Nahiko animatuta dabil eguzkia azen egunetan. Eta hor du beltzune erraldoi bat begi bistaz ikus daitekeena. Horretarako behar diren filtroak erabiliz, noski. Erdian da eta aukera ona da datozen egunetan zehar mugitzen ikusteko, eguzki errotazioa dela eta. Hemen duzue nola izan den orainarte.
Pare bat aste goaz ordutegi berriarekin. Eta garbi dago ez garela oraindik aklaratzen. Adibide bezala, tuit hau. Motzean: ez baduzue oraingo hau gustoko, kontutan izan Britaina Handiko ordu eremu bera jarriko bagenu, ordu bat gutxiago markatuko zuten gure erlojuek orain. Eta, tuit horrek dioena horrela bata, aratsaldeko 5etan piztuko beharko genuke argia.
Gulu, Uganda, 2013ko azaroaren 3an | Egilea: Janne Pyykkö Norberak bere erara bizi du eklipsea. Benetan bitxia da Janne Pyykkö finlandiarrak nola bizi izan zuen. Gulu-ra, (Uganda) eklipse bezperan hendu zen. Eta Irene izeneko neska gaztea ezagutu zuen han. Irene da artikulu honen sarreran agertzen den neskatoa. Argazkia ikusiz, beste argazki eder bat bezala hartuko genuke. Baina ikusi bideoan […]
Atlantiko gainetik, hegalaldi batean, 2013ko azaroaren 3an | Egilea: Ben Cooper Hortik zehar ikusi ditugun eklipsearen argazki bilduma gaurkoan. 12 laguneko talde batek Falcon 900B alokatu eta Atlantiko erditik ikusi zuten eklipsea, laino guztien gainetik. Ben Cooperren argazki hau da. guretzat eklipsearen argazkirik onena. Stephan Heinsius-ek, hegalaldi berean, beste sekuentzia hau jaso zuen. Atlantiko gainetik, hegalaldi batean, […]
Eguzki eklipsea, 2013-11-03 | Kreditoa: Eumetsat Primeran jaso zuen Eumetsateko Meteosatek igandeko eklipsea. 36.000 km-ko altueran dago, orbita geoegonkorrean. Handik irudiak hartu eta geuk sortu dugu animazio hau Animated GIF Generatorrekin. 5 irudi dira, 11:oo eta 15:00 UTC artean. Zoragarria da han ikusi dugun beste irudi hau ere. 14:00 UTC-tan ateratakoa. Eguzki eklipsea, 2013-11-0314:00 UTCtan | Kreditoa: Eumetsat
Timelapse zoragarria Romain Montaigutek Pic du Midiko obserbatoriotik egin duena. Toki berezia txirrindularitza zaleontzat, Col du Tourmalet dagoelako Pic du Midiren azpian. Timelapse at the Pic du Midi Observatory from Romain Montaigut on Vimeo. Gracias, Olivier Thizy
2012ko maiatzaren 14an eta Círculo Escéptico, Universidad de Deusto, Fundación Educativa James Randi eta El Correo egunkariak James Randi handiaren hitzaldi bat antolatu zuten Bilbon: “La ciencia y lo paranormal: un mago en el laboratorio”. Gaztelaniara itzulita dago hitzaldia. Luzea da, baina merezi du Randi akzioak ikustea
Shane Black-ek, sekulako bidaia egin zuen pasa den udan: bi hilabete Estatu batuetako 32 estatutik zehar, 13 parke bisitatuz 13.000 kilometrotako bidaian Dodge Caravan batean. Ikusi zituzten zenbait leku zoragarriren testimonia da timelapse hau. Gau sekuentzia dexente ditu timelapseak. Ze enbidia! Adventure Is Calling from Shane Black on Vimeo.