>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Lau planeta ilunabarrean

Ilunabar hauetan lau planeta begi bistaz ikusteko aukera dugu. Tira, hiru, laugarrena, Merkurio, oso baxu dagoelako. Ilunabarrean mendebaldera begiratzen badugu, Artizarraren (Venus) argi distiratsua ikusiko dugu, erraz. Bere ezkerrera Saturno (urrutiena) eta Marte daude. Eskuinean, baina oso baxu, Merkurio. Saiatu gine atzo Merkurio ikusten, baina ez genuen lortu. Ea datozen egunetan zorte gehiago dugun. Irudietan […]

Eszeptisismoaren bidean

Ez dut uste inor eszeptiko jaiotzen denik. Ni neuk ere, gazteagoa nintzenean, Benitez-en liburuak irakurtzen nituen, bere serieak eta Jiménez del Osorenak ikusten nituen…baina heltzen da momentu bat esaten duzula: baina hau guztia zer da? Eta eszeptiko bihurtzen zara. Gai erakargarriak dira, atentzioa daitzen dutenak. Baina, momentu batean, galderak egiten hasi eta eszeptiko bihurtzen zara. […]

Alberto Montt-en eguneroko dosiak

Orain dela gutxi, Fogonazosi esker, Alberto Montt eta bere eguneroko dosiak. ezagutu dugu. Benetan jenialak. Fisikarekin loturiko batzuk jarriko ditugu hemen, sarrera honek hilabete honetan Experientia Doceten ospatzen den Fisikaren karnabalaren IX edizioan parte hartzen du. Urtero tren geltokian dauden bi trenekin azaltzen dugun mugimentu erlatiboari buruzkoa lehenengoa. Ikusteko beste era bat. Inertzia dosi txiki […]

Eguzki eklipsearen argazkiak eta Juan Pedro Gómez-en kronika txikia

Pasa de uztailaren 11kako eguzki eklipsearen gairekin amaitzeko, eklipsea Frantziar Polinesiatik ikusi zuen Juan Pedro Gómezek bidali digun kronika txikia. Honekin batera, hortik zehar ikusi ditugun eklipsearen argazki onenak. Juan Pedro Gómez Sánchez-en kronika Teniendo en cuenta las condiciones previstas en Tatakoto , nos trasladamos a otra mucho mejor, Tajunatara, muy cerca y a la […]

Superstizioen arriskuak

Kasualitatez, altxor txiki batekin egin dugu topo. 60ko hamarkadako The Twilight Zone telebista serie bikainaren kapitulu bat da. todopor2clicksi esker youtuben seriearen kanal bat dagoela jakin dugu. Hona hemen zoriz aurkitu dugun kapitulu bat, eskoletan erakusteko modukoa. Bikain azaltzen da bertan nola funtzionatzen superstizioek.

OVNIak bideotan

Irudimenak ez dagoena ikusi arazten digu sarri. Adibide bezala, bi bideo hauek, orain dela gutxi Astroboben ikusitakoak. Bideoan Kazakhstanen grabaturikoa dela ipintzen du. Badirudi kohete edo misil baten jaurtiketa ikusten ari garela. Ez da horrelakoak nahita nahiez base batetik gertu bizi behar. Aurten, taldekide bat Euskadi Irratian elkarrizketa batean zegoela entzule batek daitu egin zuen, […]

Uztailaren 11kako eguzki eklipsea, Patagoniako El Calafatetik

Facebookek bidez, uztailaren 11kako eguzki eklipsearen bideo honen berri dugu, Argentinako Patagonian grabaturikoa, El Calafatetik. Pazifiko osoa zeharkatu ostean, eklipseak lurra ikutu zuen berriz Chilen, Patagonian amaitzeko eguzkia ipintzen zegoenean. Bikain ikusten da ondoko animazioan. 2 minutu eta 47 segundu besterik ez zuen iraun eklipseak, baina eguraldia lagun, grabatu ahal izan zuten. Informazio gutxi egileari […]

José Francisco Salgadoren astronomia timelapseak

Beste batzuetan bezala, kasualidadez artista baten lanarekin egin dugu topo. Bai bideoan, bai fotografian. Jose Francisco Salgado da artista eta bere burua astronomo eta Chicagoko Adler Planetarioko “science visualizer” bezala aurkezten du bere burua. Fisikoa (Puerto Ricoko Unibertsitatea) eta astronomoa (Michiganeko Unibertsitatea) formazioz. Bere lanari buruz dio “utiliza sus habilidades en la enseñanza de la […]

Pascuako irlako eguzki eklipsea: horrela izan zen

Urduritasuna azken unerarte, baina Sheliosekoek, gutxienez, ikusi zuten atzoko eguzki eklipsea. Euria dihar zuen goizean, baina eklipsearen unean ostarteak zabaldu eta eklipsea ikusi ahal izan zuten. Ondo joan zen zuzeneko erretransmizioa ere. Geu behintzat arazorik gabe konektatu ginen. Ez da apenas irudirik argitaratu. Datozen egunetan agertzen joango dira. Bada youtube, Sheliosekoen bideo bat. Ez da […]

Jarraitu zuzenean Pascuako irlako eklipsea, gaur

Heldu da eguna. Euskal Herrian 22h13 minutu direnean eta jende gehiena Munduko kopako finala ikusten egongo denean, blog honetan iragartzen egon garen Pascuasko irlako eklipse totala gertatuko da. Ordurako Tatakoto irlara joanak diren Juan Pedro Gómez Sánchez eta grupo Saroseko bidaiariek ikusia izango dute jadanik. Irudian ikusi ahal dezakezue nola izan den talde honen bidaia, […]

Bilatu

Entradas recientes

enero 2026
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031