Eguzkiaren irudi asko ikusi ditugu. Baina Hinoderen irudiak erabiliz Joten Okamotoren animazio hauek ez dute parekorik. Irudien gainean sakatuz, animaziotara joko duzue. Denbora bat beharko dute kargatzeko. Hori dela eta, agian hobe saguaren eskuineko botoarekin ordenagailuan deskargatzea animazioak. Japan sunspot | Egilea: Joten Takenori Okamoto (Hinode SOT taldea), NAOJ / JAXA) Zoom-in movie, 4th version | Egilea: Joten Takenori […]
Eguzkia ateratzen hile hasierako eraztun eklipsean. Pilbara-tik, Australia. Hiru taldeek ateratako irudiak nahasten ditu timelapseak. Ederrena, errefrakzioak nola deformatzen duen eguzkiaren irudia ikustea. Zoragarria. Ring of Fire – May 10 2013 Annular Solar Eclipse, Pilbara, Western Australia from Colin Legg on Vimeo.
Denok entzun dugu inoiz telebistak gizendu egiten duela. Ez dakigu zergatik gertatzen den. Baina espazioan egoteak bai gizentzen duela. Eta azalpen bitxia du horrek. a la ISS. Ezaguna egin zaigu Chris Hadfield azkenaldi honetan. Grabitate ezaren zeinbat bitxikeri erakutsi dizkigu. Baina bada efektu bat, bere bideo guztietan agertzen dena, aipatu ez dena: ikusi Chrisen aurpegia goiko argazkietan. […]
ISSan lan bikaina egin ondoren, lurrean da, berriz ere Chris Hadfield astronauta. Hemen itzulera. Pazientzia, hasieran kalidade txarra duelako bideoak. Amaiera emateko, David Bowieren Space Oddity abestiaren bertsio hau grabatu zuen. Amaiera ikusgarria. Space Oddity, gaztelaniazko azpitituluekin.
Durangoko Astronomia Gelako Esteban Estebanek berak asmatu eta eginiko eguzki erlojuen inguruan hitzegten digu oraingoan. Benetan ikusgarriak. Ahal baduzue, bisitatu gela. Merezi du.
2013ko maiatzaren 26an | Egilea: Thierry Legault Mont Saint Michel, Normandy, France Ez dugu eguraldia oso lagun izan, baina hor ditugu, sarean, astebukaera honetan zehar ikusgai izan dugun konjuntzioaren argazkiak. Thierry Legault ezaguna ere animatu da oraingoan eta berea da sarrera honen buruan duzuen argazki ederra: hiru planetak , Mont Saint Micheletik. Igandean egon dira, gertuen, hiru planetak. Hemen […]
Iturria: http://stardate.org Eguraldia lagun badugu, planeten dantza ikusiko dugu astebukaera honetako ilunabarretan. Jupiter, Artizarra (Venus) eta Merkurio mendebandeko horizontean elkartuko dira ilunabarreab. Oso nabaria izango da, erreferentziei esker, Merkurioren mugimendua egunetik egunera. Planetak ikusi ahal izateko, mendebaldeko horizontea ahalik eta garbien izan behar dugu. Iluntzen hasi ahala komeni da aukeratutako behatokian egotea. Ikusiko dugun lehenengo planeta […]
Sei hilabetetik behin eguzki eklipsea ikusteko baldintza aproposak ematen dira. Aurreko astean izan zen azkena. Eraztun itxurazko eklipsea izan zen oraingoan, Ilargia normalean baino urrutiago zegoelako. Hemen eklipsearen mapa. Ez dakigu nork grabatu duen timelapse hau. Hao Jia bezala sinatzen du. Erakusten duena ikusita Australiatik grabatutakoa dela garbi dago, handik ikusi bai zen eguzki irteera berezi hau.
Ziur batek baino gehiagok inoiz ikusi duela, zer den jakin gabe. Ilunabarrean ikustea da ohikoa, egunsentian ere berdin berdin agertu arren. Eguzkiaren kontrako aldean ikusten den zonalde iluna da. Ekialdera eguzki sarreren eta mendabaldera sorreran. Zonalde hori horizonte inguruan egoten de eta beste banda larrosa izaten du gainetik. Hori da Artizarraren gerrikoa. Ez dugu Artizarra […]
Ba al du Ilargiak eraginik gugan? Uste asko horren inguruan. Durangoko Astronomia Gelako Esteban Esteban, hauetako asko desmotatzen ditu momentu batean. ETBko Eguraldian..