1901etik martxan dagoen bonbilla bat dago Kalifornian. 110 urte betetzen ditu, beraz, aurten. Hemen duzue webcam baten bidez ikusgai, 10 segundotik hamar segundora eguneratzen den irudian. Irudi hau interneten bidez emititzen hasi zirenetik, 3 aldiz aldatu behar izan dute webcam-a, izorratu egin delako. Nola da hau posible? Saltzen dizkiguten produktuek zaharkitze programatua dutelako. Saltzaileei ez […]
Hasiera bikaina duen timelape hau aurkitu dugu hortik zehar. Luze egiten da, baina benetan merezi duela hasierak. Lehenengo bi minutuak oso onak dira. Amaierari ez diogu zentzu handiegirik aurkitzen. Dan Eckert da egilea. Space Ship Earth from Dan Eckert on Vimeo. Travelings ugari sekuentzia guztietan. Erabiltzen ez den trenbideren bat ezagutzen baduzue, hemen ideia bat. […]
Gaur da aurreko sarreran iragartzen genuen igarotze bikoitza Jupiterren. Gogoratu gure erlojuko 21h40tan (20h40 UT), hasten dela interesgarriena, Ganimedesen itzala Jupiterren gainean proiektatzen hasiko denean. Politena 22h08tik aurrera izango da, Ganimedes eta Io-ren itzalak Jupiterren gainean egongo direnean. 23h08tan egongo dira erdi erdian, nahiz eta une horretan behaketa egoki baterako Jupiter nahiko baxu egon. Astrodidácticoko […]
Bihar, astelehena, Jupiterreko sateliteen igarotze bikoitza ikusteko aukera izango dugu. Ganimedes, Io eta beraien itzalak Jupiterretik zehar igaroko dira. Antzeko gertaera izan zen urriaren 31an, nahiz eta oraingoan Jupiterren diametroa txikiagoa izan, urrutiago bai dago. 37”ko tamaina izango du, urteko bere minimotik (33”, apirilean) gertu. Aurtengo tamainarik handiena oposizioan izango du, urriaren 29an. 50” izango […]
Ezin Eguzki eklipse partzialari eskainitako sarrera amaitu gertaeraren argazki gehiago ipini gabe. Juan Carlos Casadorena da aurrena. Astro-argazkilari bikainez gain, eklipse ehiztaria ere bada Juan Carlos. Bere eta Daniel López bezalako beste artro-argazkilarien lanak dituzue ikusgai Tierra y Estrellas web orrian. 300 km egin zituen Juan Carlosek eklipsearen postal eder hau ateratzeko. Eguzki eklipsatua Uxue […]
Oso gustuko ditugu Javier Armentia eta Juan Carlos Ortega. Biak agertzen dira “La Noche en vela ” irrati saoiaren atal honetan. Astronomia, eszeptisismoa eta entretenimendua, hirurak batera. La noche en vela – Mitos y verdades del espacio y los experimentos de Juan Carlos Ortega – 27/12/10
Gehienok izango duzue bere berri baina, bada ez bada, hemen ipintzen dugu Escépticos seriearen lehenengo kapitulua: ¿Fuimos a la Luna? Jose A. Pérezek (Mi mesa cojea) sortu, idazti eta zuzendu du kapitulua eta Luis Alfonso Gámez (Magonia) da aurkezlea, ekoizpena ETB2 y K2000koa izanik. Ez baduzue ikusi, irakurtzen jarraitu aurretik ikusi hemen bertan edota blip.tvn. […]
Ez dugu gai hau itxi nahi beste argazkiren bat zintzilikatu gabe. Thierry Legaulten argazkiaz gain, hau da gehien gustatu zaigun argazkia, benetan originala. Hau eta beste argazki original mordoxkatxo bat duzue La mesa de luz blogean. Bertan duzue interneten ikusi dugun galeriarik ederrena Gustuko beste Fotastro_SE korreo zerrendan ikusi dugu. José Gutiérrez da egilea eta […]
Ez du mugarikThierry Legaultek. Gu hemen ea lainoen artean tarteren bat zabaltzen zen begira eta honek eklipsea eta ISSaren eguzki aurreko igarotze bat argazki berean jasotzen. Ománeraino joan da horretarako, hori bat. Argazki hau gaurko APODa da eta bere web orritik deshargatu ahal duzue erresoluzio handiagoan. Pasada bat.
Ez dakit zuek, baina ezin izan dugu guk eklipsearen ezer ikusi. Lainoak eta euria Zamoran, toki gehienetan bezala. Baina Eugenio Manuel Fernández Aguilarek zorte gehiago izan du eta horrela ikusi du, Cadizetik (Base Naval de Rota) , con el Príncipe de Asturias hegazkin-ontzi -arekin batera. Hain baju eta hanin indar gutxikin zegoen Eguzkia, ezin izan […]