>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Eguzki beltzune talde bitxia ikusgai

Aurreko asteetan ikustenjoan garen bezala, gero eta aktibitate handiagoa dago Eguzkian. Eguzki beltzute talde bitxi bat dago momentu honetan ikusgai. Eguzkia ikusteko tresta aproposak badituzue, bota begirada bat, polita dagoelako. Eguzki beltzune talde honen orientazioa dela eta (Lurraren norabidean, gutxi gora behera), aurorak ikusteko aukera izan dezakegu datozen egunetan. Ez da erraza izango, baina adi […]

Hodei lentikularrak

Péter I. Pápicsen beste bi timelapse, hodei lentikular bitxiekin oraingoan. Mendi inguruetan agertzen diren hodeiak dira eta orduak eta orduak egiten dituzte toki berean desagertu gabe. Foehn efektuarekin erlazionatuta daude. Foehn efektua dela eta hodei orografiko deiturikoak sortzen dira.hemen eskema bat. Noizean behi hodei hauek eskala handian ematen dira, Atrapados en el tiempo TVEko blogean […]

Astronomia timelapsea, bitxikeri ugarirekin

Aspaldi ez dugu hemen astronomia timelapserik zintzilikatu. Benetan merezi du Katholieke Universiteit de Leuvenko Astronomia Institutoan doktorautza egiten ari den Péter I. Pápics ikasle belga honen timelapseak. La Palmako Roque de los Muchachoseko Mercator telescopioan behatzen ari zela, timelapse honetan agertzen diren argazkiak ateratzeko aprobetxatu zuen. Timelapse ederra izateaz gai, bitxikeri ugari ageri dira bertan. […]

Teleskopio txiki batekin behatzen IV

Zamorako astronomia zaletua da Angel L. Huelmo. Ordu mordoa bota ditu teleskopiotik begira. Argitaratu genituen bere kronika batzuk orain delaurte bete. Han dizue Angelen inguruko zehaztasun gehiago: Qué observar con un telescópio modesto – I. Eta obserbazio kronikak hemen eta hemen. A pesar de que normalmente maneja telescopios de gran diámetro, de vez en cuando […]

Wonders of solar system, 5. atala. Aliens

Wonders of Solar System seriearen azken kapitulua: Aliens. Brian Cox Eguzki sistemako beste toki batzuetan bizitza egoteko probabilidadeari buruz hitzegiten du. Aportazio interresgarri eta berriekin, beti bezala. Aurrekoetan bezala, Docucienciak igo du, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin. Igande honetan amaitu zuen TVEk serie honen emisioa. Iragartzen genuen bezala, pasa den ostegunean hasi zen Canal Odisea […]

Aurkitu dugu bandera?

Baiezkotan gaude, %100 ziurtasuna ez izan arren. Mila esker Aitor, Daniel Marín, Aitor Acacuso eta Manuel Castillori bere laguntzagatik. Nahiko garbi dugu bandera non dagoen sartuta, esperimentuen lekutik Apollo 14ra doan bidearen amaieran dagoelako, argazkien arabera. Bi irudi hauetanikusten da. Nahiko garbi dago Apolloaren azternen ondoan dagoen itzalik handiena, MET (Modular Equipment Transporter)rena dela. Irudi […]

Otsaileko zerua

Atzerapen txiki batekin, badoaz otsaileko zeruko bideoak. Ipar hemisferioko zerua, 2011ko otsaila Hubblesite taldekoen bideoa, otsailerako eta ipar hemisferiorako. Azpitituluak, beti bezala, Fernando Beltránek erantsi ditu La Costa de las Estrellas youtubeko bere kanalerako. Orión eta Canis Maiorren zentratzen da, gau hauetan ikusgai dauzkagun planetak ere aipatuz. Hego hemisferioko zerua, 2011ko otsaila Fernando Beltrán berak […]

Ilargiko bandera baten lehenengo irudia?

Aurreko sarrerako LROaren azken argazkiari bueltak ematen jarraitzen dugu. Estatubatuarrek Apollo 14aren ondoan utzi zuten banderaren bila, zutik geratu zena irudien arabera. Bideo honetan, 7min 40san ikus dezakezue. Hemen berriz LROaren argazkia. Handituz: Bandera non zegoen jakiteko, atzoko jarritako beste irudi bat. Hor ageri den maleta zuri hori, bertan geratu zela dirudi. Hemen duzue, despegearen […]

Apollo 14aren ilargiratze tokiaren argazki berriak

Gaur otsailaren 5ean 40 urte dira Apollo 14, ilargiratu zenetik. 1971ko urtarrilaren 31 abiatu zen Cabo Cañaveraletik. LRO (Lunar Resonnassainse Orbiter) zundak, (urtebeterako programatuta zegoen baina 5 urtez luzatu da bere misioa), urtarrilaren 25ean ateratako argazki bat argitaratu berri du, non Apollo 14aren aztarnak inoiz baino hobeto erakusten diren. Erresoluzioa aurrekoetan baino askoz ere handiagoa […]

Aurkitu dituzten planeten inguruan

Denok izango duzue albistearen berri. Beraz horren inguruko zenbait komentario besterik ez dugu egingo, sortu den nahastea handi xamarra izan delako. Hasi gaitezen Kepler misioaren web orriari, begirada bat emanez. ¿Confirmed Planets: 015? Ez ziren ba 1200? Ikus dezagun orain. Hau da, 1235 planeta posible aurkitu dituzte. Zientziataz ari gara eta aurkikuntza berriak konfirmatu egin […]

Bilatu

Entradas recientes

enero 2026
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031