>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Ilargi handia, ISStik ikusita

Mugimendu handia aurreko astean Ilargia handia zela eta. Ez genuen hemen horren inguruan ezer aipatu, ez zelako ezer berezia gertatu behar. Zuzenak ziren zabaldutako datuak baina asko exajeratu zen eta ez zen gertatu behar hain gauz harrigarria, telebistan eta esandakoa entzunda inpresio hori eman arren. %14 handiagoa ikusi behar zen Ilargia. Noski, baina konparaketa ikusi […]

Ole Salomonsen aurorak, timelapse zoragarri batean

Ezaguna dugu Ole Christian Salomonsen blogean, zintzilikatu ditugulako hemen bere argazki batzuk. Hemen eta hemen. Bere lehenengo timelapsea argitaratu zuen atzo. Zoragarria, bere lan guztiak bezala. Pantaila osora eta soinuarekin ikusi behar da. Norwegiatik mundu osorako. In The Land Of The Northern Lights from Ole Christian Salomonsen on Vimeo.

Merkurio eta Jupiter, mendebaldean

Lainoak, lainoak eta laino gehiago. Besterik ez inguru hauetan aurrekoa astean. Hori dela eta ez genuen Merkurio eta Jupiter mendebaldeko horizontean ikusteko aukerarik izan. Orain ez da posible, Jupiter geroz eta baxuago bai dago. Hor dago, hala ere, Merkurio, nahiko baldintza honetan ilunabarreko lehenengo ordutam. Ez genuen guk ikusi, baina hemen dauzkagu Manuel Castillok Cadizetik […]

Aurreko asteko aurorak, timelapsen

Fogonazosen irten da, baina ezin geratu zuekin ere konpartitu gabe. Inoiz ikusi dugun auroren timelapse onenetarikoa da, dudarik gabe. Aurreko astean Terje Sorgjerd Norwegiatik ateratako argazkiekin egin du. Bikaina. The Aurora from Terje Sorgjerd on Vimeo.

Eta Kukulkan piramidetik jaitsi zen…

Gauza jakina da aintzinakoek zenbait eraikin astronomikoki orientatzen zituztela. Horrelako adibiderik ederrenetarikoa Mexikoko Yucatanen dago, Chichen Itzako Kukulkanen piramidea “el Castillo” ezizenarekin ere ezagutzen dena. Piramidearen orientazioa dela eta, ekinozioetan (martxoaren 21a eta irailaren 21aren inguruan) eguzkia gorde aurretik bere argiak piramidearen mendebaldeko aurpegian jo eta eguzki argiak ipar aldeko eskilaran Kukulkanen jaitsiera irudikatzen du. […]

Udaberriko ekinozioa, udazkeneko ekinozioa

Martxoaren 20ko 23h21m (UT)tan -martxoaren 21eko 0h21tan gure ordutegian- udaberriko ekinozioa izan da (udazkeneko ekinozioa hego hemisferioan). Gaur egunak eta gauak iraupen berdina dute mundu osoan, 12 ordu bai batak zein besteak. Bere berazitasunekin, atmosferaren errefrakzioa dela eta berez Eguzkia 12 ordu horiek baino apur bat gehiago ikusten dugulako. Eta ipar eta hego poloetan ez […]

Martín Zalbaren argazkiak

Bi leku desberdinetatik Martín Zalba nafarraren lanen berri jaso dugu. Musikari, konposagile, irakasle eta argazkilari afizionatua de Martin eta bere azken afizio honetako lanen flickr-eko galeria benetan ikusgarria da naiz eta gu astronomia argazkietan. zentratu soilik. Benetan merezi duela bere galeria guztietatik pasatzea. Hemen jartzen duguna, adibide batzuk besterik ez dira.

Astronomia irakaskuntzaren IX. topaketak

1995ean hasita eta bi urtetik behin, estatu mailako astronomia irakaskuntzaren topaketak ospatzen dira, Asociación para la Enseñanza de la Astronomíak (ApEA) antolatuta. IX. edizioa izango da aurten Castellón, ekainaren 300etik uztailaren 1era. Astronomia irakaskuntzan interesatuta daudenei zuzenduta daude topaketak, baina astronomia zaletu guztiei irekita daude. Inskripzioa dohainekoa da maiatzeran 30erarte. partir del Maiatzaren 30etik aurrera […]

Wonders of the Universe, 1. atala: Destiny

Docucienciaikusgai dago, Brian Coxek BBCrentzat egin duen Wonders of the Universe izeneko dokumental serie berriaren lehenengo atala,Destiny. Wonders of the Solar System serieraren jarraipena da hau. Chromekin nabigatzen baduzue adi, desordanatuta izango dituzue eta lau atalak. Ez da beste nabegadore batzuetan gertatzen. Bart ikusi genuen eta, egia esanda, ez zaigu gehiegi gustatu. Nahiko gidoi motela […]

Ilgora, Alexanderplatz-en

Komentatu genuen aurreko astean Berlinen izan ginela. Eta ilgorari handik ateratako argazki batzuk argitaratuko genituela esan genuen. Hemen dira Alexanderplatzetik eteratako argazki horiek. Plaza eder bat da Berlineko Alexanderplatz, hiri horretako leku garrantzitsuenetariko bat. Bertan dira toki guztietatik ikusten ditugu denda komentzialak baina, horrez gain, badira han bertako dendak eta zenbait jatetxe. Polita da tokia […]

Bilatu

Entradas recientes

enero 2026
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031