Ez ditut gustoko es multibertsoak (unibertso paraleloak), ez inflakzioaren teoria. Apropos asmatutakoak iruditzen zaizkit, azaldu ezineko gauza batzuk azaltzeko. Baina hor dagoen teoria bat denez, hemen zintzilikatzen dugu gaur Eduard Punsetek Max Tegmark, MIT-eko fisikako irakaslea (Massachusetts Institute of Technology) Redes programarako egindako elkarrizketa. Hemen azaltzen da ideia zein den.
Timelapse ederra Isidro Villok 2010eko maiatza eta 2011ko otsaila artean Sierra Nevadan jasotako irudiekin egiginikoa. Canon 500D kamera eta Canon 28mm f/1.8 eta Sigma 20mm f/1.8 objektiboekin. Vangelisek ipintzen du musika, 12 O’Clock. Sierra Nevada night sky time lapse from Isidro Villo on Vimeo.
Ezagutuko duzue Thierry Legault, blog honetan bertan sarri agertu delako. Geroz eta Geroz eta gauza konplikatuagoen bila eta Emmanuel Rietschek asmatu duen jarraipen sistema erabiliz ISS eta transbordadore bati Lurretik inoiz ateratako argazkirik onenak argitaratu berri ditu. Alemania, Frantzia eta España artean mugitu da Endeavourraren azken misioaren jarraipen paregabe hau egiteko. Maiatzaren 18an, Endeavourra ISSra […]
Joan zen astean amaitu zuen Endeavour transbordadoreak bere azken misioa. Mexikoko Yucatán zeharkatzen zuen transbordadoreak lurreratu aurretik, eta espektakulu ikusgarria ikusteko aukera izan zuten handik. Goizeko ordubatak pasata ziren han eta zaratatxua oso da atmosferan ber-sartze hori. Jende dexente harrituta jaiki zen zer gertatzen zen jakin gabe. Horrela kontatu zuten Diario de Yucatán-en: El evento […]
Ezin da, teorian, Hegoaldeko Gurutzea Tenerifetik ikusi. Hala ere, Juan Carlos Casado –Tierra y estrellas– astroargazkilariak konstelazio osoari argazkia atera dio. Nola da hori posible? Alde batetik 2300 -mtara igo delako. Eta handik ere falta ziren gradu apurrak atmosferaren errefrakzioak ipini dituelako. Hori dela eta, horizonte azpian dauden zeruko objektuak ikus ditzakegu. Hemen argazkia. Konplikatuena […]
Joan zen hilabetean Bizkaiko Astronomia Taldeko kide batek Ilargiko Mare Crisium eta Cleómedes kraterreko marrazki zoragarri bat erakuzten zigun. Berezia, bertan Ilargian ikus dezakegun bitxikeri bat zegoelako: hontza baten irudia. Kruchi izenarekin ezagutzen dugun Cruz Hermosa da lagun hori eta zalantzarik gabe bera dela bitxikeri horren aurkitzailea esan dezakegu. Ez dago, noski, hontzarik Ilargian. Gure […]
Ekaina estreinatu berri, goazen ba hilabete honetako zeruarekin. 2011ko zerua, ipar hemisferioa Hubblesite taldekoen bideoa, ipar hemisferiorako. Ohi bezala, Fernando Beltránek jarri ditu azpitituluak La Costa de las Estrellas youtubeko bere kanalerako . Saturno ondo ikusteko azkeneko aukera dugu hilabete honetan, uztailean baxu egongo delako. Konstelazioei dagokionez, Bootes, Corona Borealis, Hércules eta Dracori buruz hitzegiten […]
Dani Caxeten Flickreko orrian,Tom Harradine astroargazkilari australiarraren lana aurkitu dugu. Material bikaina, gaur erakutsiko dugun hau bereziki: zeruko zenbait objektu Lurretik zein tamainarekin ikusten diren erakusten duena. 1. Goitik behera, Neptuno, Urano, Saturno, Jupiter, Marte, Artizarra (Venus) eta Merkurio, Eguzkia eta Ilargiaren tamainarekin konparatuta. Ia tamaina berdinarekin ikusten dira bi hauek Lurretik. Argazki originala, hemen. […]
Dani Caxete Madrilen bizi den galiziarra da, artista aerografiko ezaguna. Hona heltzen bada, ISSa Eguzki aurretik ikagrotzen harrapatu duelako da. Hiru aldiz gainera 18 egunetan oso kalitate onakin. Bietan gainera, Endeavour transbordadore espaziala agertzen da. Hemen argazkiak: Maiatzaren 6an, Majadahondatik Maiatzaren 21ean, Guadalajara eta Madrilen artean Maiatzaren 23an, Madriletik Bere ekipoa nahiko arrunta da Celestron […]
Jose A. Pérezek (Mi mesa cojea) ETB2 irailean emitituko duen Escépticos seriearen aurrerapena aurkeztu zuen Bibbol ospatutako Zientziaren Komunikazioaren III. Mintegian. Urtarrilarean emititu zuen ETB2k aurreneko atala, bikaina, eta datorrena ere oso kalitate onekoa izango del dirudi. Serie osoa ikusteko desiatzen gaude. Ezin baduzue hemen ikusi, hemen ere badago.