>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Hegoaldeko aurora, ISStik jasota

Timelapse ikaragarria ISSko astronautek irailaren 11kan jasotakoa. Australia gainetik igarotzen ari zirela ateratako argazkiekin muntatu dute. Irudi ederrak. Espektakulu izugarria izan behar du aurorak espaziotik ikustea. Eta hau horren erakusle.

Amazings aldizkaria erosteko azken egunak

Urtebete inguru da Amazings bloga martxan jarri zenetik eta erreferentzia da, daoeneko, gaztelaniazko zientziaren dibulgazioan. Pausu bat gehiago ematen du orain Amazingsek eta paperezko aldizkaria bihurtuko da. Zientzia dibulgazioa, entretenigarria, zuzena eta interesgarria. 10 artikuluk osatzen dute lehenengo zenbakia. 100 orri ingurukin, koloreetan, infografia eta irudi ikusgarriekin eta publizitaterik gabe. Hauek dira lehen zenbakiko gaiak: La relatividad, […]

Ilargiarekin jolasean: Ilargiaren lorezaina

Erakutsi genituen blogean Laurent Lavender frantziarraren beste argazki batzuk: Ilargiarekin jolasean. Serie bereko materialgehiago argitaratu berri du Laurent-ek, Full Moon gardening izenburupean, Ilargiaren lozeraiza, egin dugun itzulpen librean. Pixheaven bere web orrian dituzue bera lan guztiak. Canon 5D MarkII eta Sigma 100-300 objektiboarekin. Frantziako Bretainian atera ditu argazki guztiak, Tréguennecen (Finistère), 2011ko irailaren 13an. Ilargiaren lorezaina Cerramos con un montaje en […]

Eguzki beltzune bat begi-bistaz ikusgai?

Blog honetan aipatu dugun bezala, atera zen Eguzkia bere azkeneko minimo luzetik eta gero eta aktibitate handiagoa du, datorren maximoaren bidean. Beltzune mordoa izan ditu azken hilabete honetan eta ez da idea txarra, beharrezkoak diren filtro bereziak izanez gero, Eguzkia nahiko jarraian behatzea, aktibitatea eta aldaketak nabaritzeko. Club Sur Astronómicon irakurri dugu 1289 taldea begi-bistaz ikusi […]

ISSaren tamainak

Dani Caxeteren lan berri bat gaurko, bere lanen laburpen argazki bat da, non ISSaren itxurazko tamaina desberninak erakusten diren, distantziaren arabera. Zenbat eta gorago izan Eguzkia igarotzearen momentuan, handiagoa ikusiko dugu ISSa, gertuago izango dugulako. Hori da Daniren argazki honek erakusten duena, zenbait igarotze desberdin, argazki berean montatuta, konparaketa egin ahal izateko. 400 kmtako inguruko […]

Crater Lake Under the Stars, ostiraleko timelapsea

Asteari amaiera emateko Manuel Castillo bidali digun timelapse eder bat Estatu Batuetako mendebaldeko kostan dago Crater Lake eta sumendi batean du bere jatorria, ez meteorito baten erorketan.

Dani Caxeteren argazki galeria

Gaurkoan, berriz ere, Dani Caxeteren lan bikainekin gatoz. Gogoan izango dituzue ,  ISSaren igarotzeen bere argazkiak. Ez da udan geldirik egon eta hemen duzue bere azkeneko lanen aukeraketa bat,  Flickreko bere orritik ateratakoak. Beste argazki mordoa ditu, baina onena Flickreko bere galeriatik pasatzea da. Eta, merezi du baita, bere blogatik pasatzea. Han aurkituko duzue etximisten galeria eder hau.

Aurorak Groelandian

Beste batzuetan blog honetan agertu den Valladolideko Sociedad Astronómica Syrmako Fernando Cabrerizo, Groenlandian izan zen Carla Mendoza – Shelios 2011 espedizioan. Zorte txarra izan zuen, han igaro zituen 7 egunetik bakarrean izan zutelako zerua garbi. Baina tira, egun bakar horretan, gutxienez, aurora nahiko aktiboak ikusteko aukera izan zuten. Jasotako materialarekin timelapse hau egin du: Ez zuten Ilargirik gau horretan (bideoaren […]

(C/2009 P1) Garradd, ikustea merezi duen kometa

Bere momentuan idatzi genuen bezala hor izan dugu  C/2009 P1 Garradd kometa udako gauetan zeruko ingurune interesgarri batetik igarotzen. Ez da, oraingoz behintzat, begi-bistaz ikusgarria den kometa, baina argazki kuriosoak ateratzeko aukera eman die astroargazkilariei. Hemen dugu, horren adibide, Joanma Bullónek, Aras de los Olmoseko (Valencia) La Cambra behatokitik ateratakoa: Garradd kometa Pegasuseko M15 kumulu globularrarekin batera. Eta hemen dugu orain dela gutxi Percha asterismoaren ondotik pasatzen.  Rolando […]

2011ko iraileko zerua

Ipar hemisferioa, 2011ko iraila Hubblesitekoen bideoa ohi bezala Fernando Beltránek canal de youtube La Costa de las Estrellas bere youtubeko kanalerako itzulitakoa. Hor dago oraindik Saturno, nahiz eta ikusteko baldintzak oso kaxkarrak izan. Oso baxu dago ilunabarreko zeruan, mendabaldeko horizontean. Konstelazioei dagokionez, “uretako” bi dauzkagu ikusteko ondo: Acuario (M2 globularrrekin) eta Capricornio (M30globularrrekin ). Gauerdian […]

Bilatu

Entradas recientes

enero 2026
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031