>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Laponia finlandiarrean aurorak, timelapsen

Datu gutxi Flatlight Filmsek aurkeztu berri duen timelapse honi buruz. 2011ko neguan Finlandiako Laponian ateratako argazkietan oinarritzen da. Ederra benetan. Aurora Borealis in Finnish Lapland 2011 from Flatlight Films on Vimeo.

Eguzki beltzune erraldoia, begibistaz ikusgai

Aktibitatez blai jarraitzen du Eguzkiak eta hor du, aste honetan ere, Eguzki beltzune berri bat, aurreko astean izan zuena baino handiagoa. Taldetxo luzexka bat da eta horrek erraztu egiten du beltzunea ikustea. Zenbait betaurreko berezi ditugu eta aurreko astekoa horietako batzuekin ikusten bazen, hau guztiekin ikusten da, erraz. Hemen duzue,  Spaceweatherreko irudian. Aukera polita Eguzki beltzune […]

Escépticos programa, gaur ETB2n

EGUNERAKETA: Amaitu da emizioa, baina sarean jarri du ETBk kapitulu. Hor behean duzue.  Orainarteko kapituluak ere ikusgai daude. Hemen. Gaur estreinatzen da ETB 2, Escepticos eszeptizismoaren inguruko seriea. Urtarrilaren 1ean emititu zuten seriearen programa pilotu arrakastatsua, ¿Fuímos a la Luna? eta gaur hasten da beste kapituluen emisioa. Streamingen bidez botako du ETBk atal guztiak, telebistako emisioarekin […]

Lurraren urtaroak, orbita geoegonkorretik ikusita

NASAren Earth Observatoryk, Ipar hemisferioko udazkeneko ekinozioa dela eta (udaberriko ekinozioa hegoan), animazio bat kaleratu berri du non Lurraren urte bat orbita geoegonkorretik ikusten den. EUMETSATen Meteosat-9 satelitearenak dira argazkiak, bera, Eguzkiak eta Lurrak angelu zuzenean daudenean ateratakoan guztiak, goizeko 6rak aldera. Anima zio ederra non astronomia irakatsi dugun guztiok era batera edo bestera azaltzen saiatu garena erakusten den. Lagungarri […]

Amazings, urte bat zientzia zabaltzen

Amaitu da  Amazings Bilbao. Polita izan da Paraninfoko gela handia bi egunetan guztiz beteta ikustea. Amaiera emateko, bertan grabatutako zenbait gauzekin osatu duen bideo polit hau. Kurioso da egilea. Amazings. Un año de Ciencia from kurioso on Vimeo.

Amazing Bilbao, streamingen bidez zuzenean, orain

Gaur eta bihar, Amazings Bilbao hitzaldi sorta zuzenean ikusgai. Hemen duzue programa osua. Ordutegia: 2011eko irailaren 23an, ostirala Por la mañana: de 10:00 a 14:00 Por la tarde: de 17:00 a 20:00 2011eko irailaren 24an, larunbata Por la mañana: de 10:00 a 14:00 Por la tarde: de 17:00 a 19:00

Adi gaur gauean UARS satelitearen erorketara

Ez dira aurreikuspen definitiboak, baina badirudi gaur gauean eroriko dela UARS satelitea. 4:04 UTn izango da, 6:04ak gure erlojuan. Badirudi Pazifiko erdian eroriko dela. Nekez ikusiko du inork handik. Dena den, errore margena oso handia da oraindik +/- 3 ordukoa. Gauen zeharreko gorabeherak jarraitzea nahi badituzue,  Aerospace da tokirik egokiena.

UARS satelitearen erorketa: azken albisteak

NASAk argaitaratutako azken albistearen arabera, gaur gauena etorriko da behera UARS satelitea. Bere kalkuluen arabera larunbateko 0:58 UTn izango da, 7 ordutako errore margenarekin!! Hemen duzue UARS satelitearen orbita jarraitzeko aukera.Teorian, guztiz saturatuta dagoelako leku hori. Bideoan duzue UARS satelitearen orbita eta erorketaren animazio bat. Interesgarria orbita nolako bitxia den konprobatzeko. Ziur ez genuela horrelako orbitarik […]

UARS satelitearen erorketa, bihar

Komunikabideetan irakurriko zenuten bezala, UARS satelitea datozen ordutan eroriko da Lurrera. Discovery trnasbordadoreak jarri zuen orbitan 1991an (bideoan duzue momentu hori), eta orain dela 6 urte inguru geratu zen zerbitzutik kanpo, kontrolik gabe altuera galtzen hasiz. 600 km altuerara zegoen hasiera batean eta jeisten joan da. NASAk dio ostiral honetan (bihar) sartuko dela atmosferan, Lurrera […]

Amazings Bilbao, lehen mailako zientzia dibulgazioa

Amazings aldizkariaren aurkezpenean komentatzen genuen bezala, blog bat baino gehiago izateko asmoarekin jaio zen Amazings. Horren adierazle datorren astebukaeran Bilbon ozpatuko diren jardunaldi irekiak dira. “Amazings Bilbao 2011” irailaren 23 eta 24an ozpatuko da, ostiral eta larunbata) Guggenheimaren ondoan dagoen EHUko Paraninfoan. Amazingseko 70 laguntzaile inguru elkartuko dira bertan zientziaren inguruko hitzaldi entretenigarri, interresgarri eta, nola ez, […]

Bilatu

Entradas recientes

enero 2026
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031