Gaur, azaroaren 9a, beteko zituen Carl Saganek 77 urte. Hori dela eta eta urtero egiten ohi den bezala, Carl Saganen eguna ospatzen da gaur. Carl Saganen biografia kontatzen duen dokumentala aurkitu dugu hortik zehar, oso aproposa hainbeste astronomo zaletuen argia izan zena. Historia kanalaren dokumentala da. Eta detaile polita ahotsa Cosmos seriearen lehenengo bertsioko bera izatea. . […]
Ez da erraza gaurko 2005YU55 asteroidearen igarotzea ikustea, asteroidea gertu egotean, paralaxea izango duelako. Hau da, ez dira nahiko zehatzak interneten bilatu ahal dituzun mapak, norberak bere tokikoak behar dituelako. Zenbait programa daude norberak bere zirkuntantziak kalkulatzeko, baina Stellariuma eta Sky Prorekin nola egin azalduko dugu guk. Den den, edozein programa erabilita, hemen dituzue NASAko […]
Gaur gauean NEO (Near Earth Object) 2005 YU55 asteroidea Lurretik 370.000 km ingurura pasako da. Hau da, Ilargia baino gertuago. 400 m inguru ditu asteroideak eta jarraipen zehatza egiten zaio, arriskua dagoelako egunen batean Lurraren kontra jotzeko. 2005eko abenduaren 28 aurkitu zuen Arizonako Spacewatch Program Near Tucsoneko Robert McMillanek. 1.go mailan katalogatua izan zen Torino eskalan. 0-tik a 10-era doa […]
Luis Caldevilla, estatu mailako timelapser onenetarikoa, lan berria aurkeztu du: Bardenas Reales. Edizioan parte hartu dute: Carlos Zenzuke, Roberto Maroto, Nacho Méndez y Mario Rubio. Lan bikaina. Kuriosoa da agian gehien gustatu zaiguna amaierako kredituak direla.
Nork esan zuen zailazela timelapse bitxi eta interesgarriak egitea? Hemen duzue,gaurkoan Ilatargi Astronomia Taldeko Itziar Egigurenen bigarren lana. Cómo hacer un timelapse, paso a paso, baina irakaslearen aurretik dabil eta virtualdub_afterimage_filter bezalako filtro interesgarriak ere sartzen ditu. Ez da timelapserako paisai ikusgarrien bila joan. Bere etxeko leiotik eginiko zenbait sekuetzia ditu. Baita Urbasan (Nafarroa) eginiko beste bat. Timelapse […]
Joan zen santu guztien eguna, baina oso aproposa da fetxa hauetarako gaur zintzilikatzen dugun timelapsea. Zenbait eszana desberdin, guzti guztiak Texas-eko hilerri desberdinetan eginikoak. Jake McKee da bere egilea eta ekipo luze bariatu bat erabiltzen du horretan: Canon 5dmk2, Canon T2i, Canon 1Dmk3, Nikon 14-24mm f/2.8, Canon 15mm f/2.8, Canon 16-35mm f/2.8, Sigma 20mm f/1.8, Canon 50mm f/1.2. Kevin MacLeodk ipinten du […]
Konturatu gabe sortu den mini-serie honen atala gaurkoan. Lurretik zenbait zeruko objektuk zein tamaina duten konparatzen hasi ginen Tamaina erlatiboak I. Seriearen bigarren sarrera Dawn zundak Vesta asteroidera heldu zenean etorri zen, asteroide handienak (Ceres eta Vesta), Lurra eta Ilargiarekin konparatuz Tamaina erlatiboak II: Vesta. Hemen dugu serie honen hirugarren sarrera. Izarretara egingo dugu salto orangoan. Pare bat […]
Ipar hemisferioa, 2011ko azaroa Hubblesitekoen bideoa ohi bezala Fernando Beltránek canal de youtube La Costa de las Estrellas bere youtubeko kanalerako itzulitakoa. Hego hemisferioa, 2011ko azaroa Fernando Beltrán berak eginiko bideoa, hilabete honetan hego hemisferiotik ikusiko duten zeruari dagokiona. Agrupación Astronómica de Huescakoek eginiko bideoa sarrera hau amaitzeko. Horrela azaltzen dute bideoa youtuben: “Para la realización del […]
Zintzilikatuta dago, online ikusi ahal izateko ETBko Escépticos seriearen seigarren atala: ¿Ciencias ocultas?. Atal hau ostegun honetan jarriko du ETB2k gauerdi aldera. Audientziak neurtzen dituen aparatu hoeirtako bat baduzu, ikusi mesedez telebistan ere.
Aurreko astean izan zen Orioniden izar euria. Aktibitate baxuko euria da (THZ 23), baina bitxia da bi zergati direla eta. Alde batetik Halleyren kometan dutelako jatorria. Eta, bestalde, radiantea zeruko ingurune ederrenetarikoan dagoelako: Orion konstelazioa. Aomorigontak urriaren 21etik 22ra Towada Laken grabaturiko timelapse bat aurkeztu du. Laku hau bitxia da, Japonia iparrean dagoen sumendi bateko kraterra delako. Zenbat orionida ikusten […]