Fernando Ortuñoren bidez Manolo Manteroren animazio hau jaso dugu. Mediterraneo itsasoa isolaturik geratu zen orain dela 6 milioi urte. Infromazio gehiago eEl País-en argitaratutako artikulu honetan. Edo bideoaren ostean jartzen dugun testuan, youtuben dagoena. “Geografía del Arco de Gibraltar al inicio de la Crisis Salina del Mesiniense (el periodo de incomunicación del Mediterráneo con el Océano […]
Idatzi genuen honetaz baina, gai rekurrentea denez, eguneraketa bat merezi du. Are gehiago kontutan izanda zentru komertzialetan teleskopio izenarekin gero eta gehiago ikusten diren “gauza” horiek. Offrir un télescope à son enfant artikulutik hartu ditugu hemen jarriko ditugun zenbait ideia, baina hego Euskal Herrira egokituta. Han agertzen diren prezioak erabiliko ditugu. Ez dira hemen berdinak izango, […]
Argitaratu berri da orain inoiz lortu den irudi sekuentzia harrigarriena. Sekuentziaren inguruko informazioa Astronomy & Astrophysics-en argitaratu den artikulu batean duzue. ESOko Paranal behatokian dauden VLTko lau teleskopioen lan bateratuaren emaitza da sekuentzia. Lau teleskopioak batera egiten dute lan eta emaitza 130 metroko teleskopio baten baliokidea da. Hubble espazioko teleskopioak baino 50 aldiz erresoluzio hobeagoa duela […]
Tira, nola pintatu, errealitatean. Dani Caxete, artista aerografikoa, sarri agertzen da blog honetan. Bideo bitxi bat egin du non polixpaneko bola baten gainen Lurra pintatzen agertzen den. 10 orduko lanaren laburpena. Merezi du bukaerararte ikustea. Bere blogean aurkituko duzue informazio gehiago: Paranoias nocturnas.
Tom Lowe, mundu mailako timelapser onenetariko bat eta espezialidade honetan aintzindari dena film bat aurkeztekotan dago: TimeScapes“. 4K (4069×2304) deituriko erresoluzioan dator, ohiko HDko 1080p baino kalidade hoeagorekin. Posible da erresoluzio hau zine aretotan proiektatzeko nahikoa izatea. Hemen duzue lan horren trailerra. Youtube eta vimeo bertsiotan jartzen dugu. Kalidade altuenakin youtuben dago, Original deituriko erresoluzioan. Pasada […]
Googlen sorpresa berri bat gaurkoan. nAste honetatik bilatzaile beratik grafikoak eraikitzeko aukera eskaintzen du. Oso erraza da. Bilatzailean grafikoaren funtzioa idaztea besterik ez dago. Hizkuntza sinplea du. Horrel idazten da x ber hiru, adibidez: x^3. Eta horrela marrazten du: Funtzio konplikatuago bat: Honela marrazten du: Erro karratua sqtr idazten da: Informazio gehiago Googlen blog ofizialean edo Gaussianosen. Hor […]
Del Mito la Razón, Hablando de Cienciako Rubén Lijóren (@rubenlijoes) lehenengo dokumentala. Bera da aurkezlea, zuzendaria, guionista, editorea eta ekoizlea. Zientzia dibulgazio plataforma da. 2011ko zientziaren astean aurkeztutako dokumentala da, online ikusteko zintzilikatu dutena.
Benetan bitxia NanoSail-D, Eguzki belaren amaiera. Harriduraz irakurri genuen ostiralean OnOrbiten, amaitutzat ematen zela misioa bere erorketarekin … irailaren 17an¡ Bitxia orain izatea horren berri eta bitxiagoa Heavens Abovek ikusteko moduko igarotzeak iragartzen jarraitzea oraindik. Irailaren 17an erori zela dio Calskyk, baina ematen zituen, ez dela hainbeste, ikusteko moduko igarotzeak. Jarraitzen ari zen esperimentua zela suposatzen zen. […]
Zientziaren inguruko bloga da hau baina erabiltzen dugun hizkuntza euskara denez eta hizkuntza kultura delako, interesgarria iruditu zaigu gaurkoan dokumental hau hemen zintzilikatzea. Asko dira euskaren jatorriaren inguruko teoriak. Denetarik entzun dugu. Zertan da gaia gaur egun? Zer uste dute adituek? Hau da Hasier Etxeberriaren dokumental interesgarri honek tratatzen duen gaia.