>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Behaketa proposamenak: Eros eta Marte

Bi behaketa proposamenekin gatoz gaurkoan. Epe motzera bat, epe ertainera bestea Eros asteroidea Komunikabideetan entzungo zenuten bezala, oso gertu dugu Eros egun hauetan 26,7 milioi kilometrotara. Distantzia horretara inongo arriskurik ez, baina 1975tik ez da hain gertu egon eta hori da albistea. Ez da asteroide handienetarikoa, bere 33 kmko diametroa, asteroide handienetik oso urruti gelditzen baita (Ceres dahandiena, 457 […]

Uhin geldikorrak eta elektroia

Uhin geldikorretaz hitzegiten genuen joan den astean. Musikarekin duten erlazioari buruz, konkretuko. Gaiarekin jarraituz, uhin geldikorrek elektroi eta atomoekin duten erlazioari buruz hitzegingo dugu gaurkoan. Tira, guk baino Brian Coxek azalduko digu, momentuko zientzia dibulgatzailerik onenetarikoa. The Royal Institutionen eman zuen hitzaldi baten zati bat da ikustera goazena. Dena ondo badoa, laster izango dugu hitzaldi osoa, azpitituluekin. […]

ISS-aren inguruko hegalaldia

Sarri entzuten da ISS eta bere zati desberninen inguruan higiten. Washington, DCko Smithsonian National Air and Space Museumak argitaratu duen bideoan, hegalalditxo bat egiten dute ISSaren inguruan, bere zati guztiak azalduz. Interesgarria. Dani Caxetek pasatu digu linka. Mila esker.

Coriolis-en indarra, espaziotik ikusita

Hitzegin genuen, orain dela hilabete batzuk Coriolisen indarraren inguruan: Los Simpson, Coriolis y el agua de los retretes (I), Los Simpson, Coriolis y el agua de los retretes (y II) eta La fuerza de Coriolis no existe. La fuerza centrífuga, tampoco. Sarean aurkitu ditugu han aipatzen genituen zenbait gauza erakusten dituzten bideoak. Hemen lehenengo bideoa: Coriolis-en […]

El mal del cerebro, dokumental interesgarri bat

El mal del cerebro Antonio Martínez Ron-ek  (Fogonazos) lainformación.com-erako zuzendutako dokumentala da. Bi zatitan, zuzeneko elkarrizketen bidez, burmuineko gaixotasunen inguruan hitzegiten digu. Harrigarriak dira teknologia berriei esker lortzen ari diren amaitzak. Ez dira definitiboak, baina ate bat irekitzen diote esperantzari.

Auroren timelapse zoragarriak

Ez dira joan den asteko eguzki ekaitzarekin lotutakoak, baina ederrak dira benetan. Aurrena, gehien bat. Nire gusturako, behintzat. Astirik badugu, aste honetan zehar idatziko dugu gure latitudeetan aurorak ikusteko dugun probabilitatea. Posible da? Erantzuna eta argibideak, etorriko den sarrera horretan Bad Astronomyn ikusi dugu.

Dubaiko dorreak, timelapsen

Timelapse polita Dubaiko dorreen ingurukoa. Handikeri hutsa da konplexu hori,jendea gosez hiltzen den mundu batean, baina ezin ukatu parajea zoragarria dela. Philip Bloom da timelapsearen egilea. Gaur egun nola dagoen erakusten da bertan. Amaitzeko Burj Khalifa dorrea, 828 metro-ko altuerarekin munduko dorrerik gailurrena dena, eraikitze prosezuan timelapse bitxi batean.

Aurorak Yellowknifen, 2011ko irailean

Kwon O Chul  korearraren auroren inguruko timelapse bikaina. Yellowknife (Canada), 62º latitudean. Politak all sky sekuentziak. Eta, zer esanik, ez paisai urbanoa dutenak. Argazkiak pasa den irailekoak dira. Zoragarria. Aurora, 2011.Sep. Yellowknife (v1.1) from kwon, o chul on Vimeo.

Apurtu ahal du soprano batek kristalezko kopa bat bere ahotsarekin?

Aurreko sarreran uhin geldikorrek musikarekin duten erlazioan zentratu bagina, gaurkoan soparno batek bere ahotsarekin kristalezkokopa bat apurtu ahal duen edo ez ikusiko dugu. Posible da? Ikusi genuen bezala, kristalezko kopa finen erresonantziazko uhinen frekuentzia, entzuten ditugun soinu uhinen artean daude. Hau da,entzuten dugun frekuentzia batean bibrarazi ahal ditugu. Eta fenomenoak alderantziz ere funtzionatzen du. Hau […]

Fisika, musika eta uhin geldikorrak

Sarrera honen ideia The Kid Should See This-en bideo hau ikusita etorri zitzaigun: Askok jakingo duzue kristalezko kopak “soinua” ateratzen dutela behatz puntekin frotatzen baditugu, bideoan egiten duten modura. Harriduraz aurkitu dugu ba dela zein honetara profesionalki dedikatzen den. Poloniako Glass Duoren kasua da. Jarraian datorren bideo honetan bezala, kamera musikako festibaletan ere parte hartzen […]

Bilatu

Entradas recientes

enero 2026
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031