>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Ikusi ISS eta Tiangong, gaur

Aukera polita izango dugu gaur ISS espazioko estazioa eta Tiangong, Txinak orbitan eraikitzen dabilen estazioa ikusteko. Bergarako aurreikuspenak dira, baina antzekoa izango da Euskal Herri osorako. Urrutiago bazaude, begiratu Heavens aboven nola izango da hortik. Hemen instrukzioak:  Observa la ISS. Es sencillísimo ISS Artizarraren azpitik igaroko da. nahiko distiratsu, -2ko magnitudean. 19:37tik aurrera hasiko da […]

Planetan dantza, argazkietan

Egun hauetan ikusten ari garen planeten konjuntzioaren argazkiak gaurkoan. Datozen egunetak izango dira Merkurio begibistaz ikusteko momenturik onenak. Aprobetxatu. Durangoko Astronomia Gelako Esteban Estebanek, Bilbotik harrapatu zuen Merkurio, Iberdrola dorrearekin batera. Otsailaren 22an. Hellín-eko (Albacete) IES Izpisúa Belmonteko irakaslea den Jose Ramón Saezek, konjuntzioaren argazki hau lortu du. Jupiter, Artizarra eta, teilatuetatik gertu, Merkurio. Baina beti […]

2012ko martxoko zerua

Ipar hemisferioa, 2012ko martxoa Hubblesitekoen bideoa ohi bezala Fernando Beltránek La Costa de las Estrellas bere youtubeko kanalerako itzulitakoa. Hego hemisferioa, 2012ko martxoa Fernando Beltrán berak eginiko bideoa, hilabete honetan hego hemisferiotik ikusiko duten zeruari dagokiona. Agrupación Astronómica de Huescakoek eginiko bideoa sarrera hau amaitzeko.

Planeten dantza, ilunabarrean

Astebukaeran ez dugu eguraldi aproposik izan, baina antizikloa gain gainean dugunez berriz, ilunabarretako planetan konjuntzioa jarraitzeko aukera izango dugu, datozen egunetan.  Inguruan ibiliko da Ilargia. Baita ikusteko hain konplikatua den Merkurio planeta. Merkurio ikusi ahal izateko, ezin bestekoa da horizonte laua izatea. Panorama hau izango dugu datozen ilunabarretan, mendebaldera begiratuz. Martxoaren 5ean izango dira Merkurio […]

Eguzki beltzuneak, Jupiter eta Lurraren aldean

Oso gustoko ditugu konparaketak. Ezinbestekoak gauzen benetako tamainaz jabetzeko. Gaur zintzilikatzen dugun bideoan, NASAko SDOk otsailak 9tik 11ra ateratakoa, eguzki beltzune talde baten eboluzioa ikusten da. The Sun Todaykoek Lurra eta Jupiterren tamaina ondoan ipinita igo dute youtubera. Harrituta beltzuneen tamainarekin? Ba kontutan izan hauek nahiko beltzune arruntak direla. Handienak Jupiter baino handiagoak izaten dira!

Jupiter eta Artizarra, Bruselaseko Grand Placetik

Bruselasen igaro ditugu egun batzuk ihauterietan. Eta handik Jupiter eta Artizarraren argazki hauek, Grand Placetik ikusita, ekarri ditugu. Nuestro compañero y amigo Manuel Castillo obtuvo tambien una bonita instantanea de la pareja, aprovechó, en este caso, un paso de la ISS que cruzaba entre ambos. Desde Cadiz.

Ikusi al dituzu inoiz Jupiter edo Artizarra?

Blog honetatik behatzera animatu nai zaituztegu. Guztiei. Hala ere, proposamen gehienak aurrera atera ahal izateko, teleskopioa behar izaten da. Gaurko proposamena, berriz, guztientzat da, medio optikoak izan edo ez. Ilunabarrean mendebaldera begiratzen baduzue, hor ikusiko dituzue bi argi distiratsu, ez oso altu. Horizontetik gertuen dagoena, distiratsuena, Artizarra da. Eta gorago dagoena, Jupiter. Hemen duzue bikotea […]

Hegoaldetik ateratako Andromedako galaxia eder bat

Oso posizio onean dugu Ipar hemisferioan Andromedko galaxia, altuera onean ondo ikusi ahal izateko. Andrómedako konstelazioan dagoen galaxia han gure inguruetako handiena da. Eta gertuena, 2,5 milioi kilometrotara egon arren. Bi ikuspuntutik da interesgarria argazki hau. Alde batetik, Luis Argerichek galaxia hori altuera handienera zuenean atera ziolako argazkia. Bere hegoaldeko 35ºko latitudetik ez da M31 gehiago igotzen. Bestalde, […]

Unibertsoaren eskala

The Scale of the Universe 2 orain dela hilabete batzuk ikusi genuen antzeko zerbaiten bertsio berria da. Powers of ten estilokoa, baina konparaketa  interesgarriekin, gauzen tamaina nabaritzeko. Gauza mikroskopioetatik hasi eta Unibertso osoraino. Pena da ez izatea gora edo behera joateko aukera. Zoom in/out besterik ezin dugu egin. Beste puntu ahul bat: erreferentzia asko oso “amerikarrak” direla. […]

Artizarra eta Uranoren arteko konjuntzioa, argazkietan

Ezin izan genuen guk ikusi baina hemen duzue, argazkietan, joan zen asteko Artizarra eta Uranoren arteko konjuntzioa.   A Coruñako  Agrupación Astronómica Íoko Oscar Blancok bere etxetik atera zuen argazki hau. Canon 50D kamera eta teleskopiorik gabe. Oraingoan Urano ikustea zein erreza zen erakustea nahi zuen. Baita lortu ere. Sevillako Jesús eta Pepak ere jaso zuen konjuntzioa. […]

Bilatu

Entradas recientes

enero 2026
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031