>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Planeten gauak

Hor gaude danok ilunabarreko Artizarra eta Jupiterren arteko konjuntzio ederrari ari begira. Baina ezin ahaztu hor daudela, ia udaberrikoak diren gau hauetan dauzkagun beste objektu interesgarru. Hitzegin genuen hemen Garradd kometaz. Baita, Marte, planeta gorriataz. Saturno ikusgarriaren txanda da gaur. Gero eta gertuago dago oposiziotik Saturno eta gero eta lehenago ateratzen da. Ez dago oraindik […]

Garradd kometak bere bidea jarraitzen du

Hor dago gau eder hauetan, posizio onean, Garradd kometa, Hartz Handiaren ondoan oso erraz aurkitzen den ingurune batean. Begibistaz ez, baina nahiko erraz aurkitu al da teleskopio txiki batekin edo prismatikoak erabiliz. Hemen mapa, AstroBobetik hartuta: Eta hemen Rolando Ligustriren argazki hauetan. Kontuz ibili behar gara argazki hauekin. Teleskopio eta prismatikoekin erdikoa besterik ez dugu ikusiko […]

Artizarra mugimenduan

Behin baino gehiagota proposatu dugu blog honetatik planeten mugimendua jarraitzera, Jupiterrekin, gehiengotan. Epe ertainera burutzeko behaketak ziren, aste batzuk behar izaten direlako planeta urrutien mugimendua nabaritzeko. Baina Artizarrak, aste honetan, bere mugimendua jarraitzeko aukera eskaintzen digu, egun batetik bestera, Jupiterren erreferentziaren laguntzaz. Blog honetan jarritako etxeko lanak bete badituzue, jakingo duzue non dauden Jupiter eta […]

Astronomia astea, Zarautzen

Datorren astelehenean hasten da, Zarautzen,  Arkamurka Natur Taldearen Astronomiaren XIII. Hemen  programa. Lau hitzaldi, astean zehar eta astronomia behaketa, ostiralean. 20:15tan hasten dira hitzaldi guztiak, Arkamurka taldearen lokaletan. Hau da programa: Martxoaren 12a, astelehena Astronomía: ¿Y esto que es? Ander Souza, Arkamurka Natur Elkartea Martxoaren 13a, asteartea Armstrong Ilargian? Espazioko lehiaren abentura Manu Arregi, Ilatargi Astronomia Taldea Martxoaren 14a, asteazkena […]

2012, Marteren urtea

Bitxia da Marteren behaketa. Alde batetik teleskopio txiki batek apenas ez du bere detailerik erakusten. Disko bat besterik ez. Tira, balditza onenetan, poloak eta iluntasunen bat antzeman daitezke. Zoritxarrez, gutxitan dauzkagu behar dituen baldintza on horiek. Urrutiegi egoten da, normalean, Marte, duen tamainarekin ezer ikusi ahal izateko. Bi urtetik behin egoten da Marte baldintza onetan. […]

Astrologia, 1. maila

Tira, munduaren amaiera gero eta gertuago dagoenez, astrologia ikasten hasi behar naiz, ea etorriko diren seinaleak irakurtzeko gai naizen. Ikastaro hau aurkitu dut youtuben. Itxura ona du. Bueno, benga, bideoa ikustea ez baduzue nahi, ulertuko dut ;-). Jarraian komentarioak.   Bale, ikusten hasten naiz. Minutu bat pasa da eta ez dut piparrik ulertzen. Ez naiz behar bezala […]

Wifi eskolatan?

Artikulu hau Debagoienan argiratzen den Goiena paperan argitaratutakoa da Paradoxikoak gara gizakiok. Ez dugu inongo beldurrik ez dakit zer energia arraro igortzen duen power balance bezalako lelokeria bat eskumuturrean jantzita eramateko. Ez dira ba arriskutsuak uhinak? Ilea hasten duelakoan saltzen duten zaldientzako xanpu bat kaleratzen bada ere, hor goaz, buru-belarri, probatzera, xanpu horrek zer duen […]

Eta Bilbo benetan Unibertsoko zentroa balitz?

Tira, utz dezagun Eguzki Sistemako zentroan. Gaurkoan Eguzki Sistema zein handia den erakutsiko dugu eta zein tamaiña duten bertako gorputzek. Bilbon eginez gero, non jarri Eguzkia? San mamesen, noski. Kanpo erdiko zirkuluaren dimentsiokoa egingo dugu, 18 metro inguru. Ikus dezagun eskala horretan non jarri beharko genituen planetak eta zein tamaina izango zuten. Merkurio San Mamesetik 750 […]

Canariaseko zerua 2012 – The Light of Stars

1.700.000 bisita inguru ditu Daniel Lopezen aurreko lanak: El Cielo de Canarias/Canary sky-Tenerife. Lan berria du orain, The Light of Stars. Izugarriak bertan erakusten dituen sekuentziak. Eta timelapse interesgarria da, lana nola egiten duen erakusten duelako. Egia esanda, apur bat nekatuta gaude timelapseekin. nahiko repetitiboak dira batzuk eta horegatik ez ditugu argitaratu. Baina zerbait berezia du Danielen lan […]

ISSaren igarotze baten animazioa

Jordi Guzmán, Pasa la vida, eginiko animazioa gaurkoan. Eguzkiaren Alan Friedmanen Eguzkiaren argazkiankerabili ditu horretarako. Ez da benetako igarotze bat, rekreazio bat baizik. Baina ederra. Más detalles, en la entrada original: Tránsito de la ISS por delante del Sol

Bilatu

Entradas recientes

enero 2026
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031