>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Koloretako aurorak

Gero eta gertuago gaude. Eguzkiaren zikloko hurrengo maximotik eta nabari da. Fernando Cabrerizo (cacahuet) laguna, Finlandiako Laponian izanda eta espektakulu zoragarria ikusteko aukera izan du. Jarriko ditugu hemen bere lanak. Oraingo, aurreko astean argitaratu duten auroren bideo bat. Bitxia, kolore desberdinetako aurorak ikusten direlako. Ederra espektakulua. Egilea: Anna Possberg

Horrela joan ginen Ilargira

Apolo misioen nimazio interesgarria gaurkoan. Pausu guztiak erakusten ditu: faseak, maniobrar eta abar. Apolo misioen bidaien grafikoa Irudiaren iturria eta informazio osagarria: portalplanetasedna: MISIÓN APOLO XI

Ilargia, Jupiterrekin gaur, Artizarrarekin bihar

Blog hau jarraitzen baduzue eta eguraldia lagun izan baduzue, ziur azken astetako konjuntziotaz gozatzen ari zaretela. Gutxi falta da amaierarako baina, agur esateko bezala, hor agertuda, inguru horretan, ilgora fin bat. Jupiterren ondoan izango da gaur. Artizarrarekin bihar. Iturria: Astrobob

EkaitzaTitanen

Titan, Saturnoko sateliterik handiena, da, zalantzarik gabe, Eguzki Sistemako mundu interesgarrienetarikoa eta, nolabait, gure Lur maitearen antzekoena. 43º Lunar and Planetary Science Conference (LPSC) ozpatu zen aurreko astean. Cassini misioa 8 urte inguru doa Saturno, bere eraztunak eta bere sateliteak aztertzen. Saturnok, luzeak badira ere, urtaroak dauzka, Lurrak bezala. Eta 2009an hasi zen bertako udaberria. Horrek aldaketak […]

C/2011 L4 (Pan-starrs), kometa distiratsua 2013rako?

Ez dugu gustoko espektatiba gehiegi sortzea eta, hori dela eta, ez dugu orainarte ezer aipatu. Ez dago garbi zer gertatuko den eta nola joango den baina badirudi 2013ko lehenengo hilabetetan kometa distiratsu bat izango dugula gurekin: Pan-starrs, C/2011 L4. Haleakala-ko mendiaren gailurrean (Maui , Hawai) dagoen 60″ko (1.8 m) Pan-Starrs 1 teleskopioak aurkitu zuen kometa hau 2011ko ekainaren […]

Ilargian izan ginen: behin-betiko frogak

Ez dakit zuen arteko zenbatek jartzen duzuen zalantzan Armstrong, Aldrin eta beste 10 astronauta Ilargian izan zirela. Zuentzat sarrera hau edota zuetako batek baino gehoagok izango duzuen lagun eszeptikoei erakusteko.  Hemen gaur, ilargiratzeak frogatzen dituzten froga definitiboak. Bitxia bada ere, froga hauek Sobiet Batasunetik datoz, espazioko lehiaren amerikarren arerioa. Apolo misioen arrastoak erakusten genituen atzoko […]

Ilargiratze tokiak, LROC-en eskutik eta erresoluzio handiagoan

Bikaina NASAren, LRO misioa. LROC, bere kamerak, argazkiak bidaltzen jarraitzen ditu, gero eta erresoluzio hobeagorekin. Hemen jarriko ditu batzuk. Polita da orain dela 40 urte inguru burutu ziren misio haien arrastoak ikustea. Bideo batzuk lehenengo eta Apollo 17aren bideoaren argazki batzuk amaitzeko. Apolo 12, 14, eta 17 Apolo 11 Apolo 11 eta Surveyor 1 Apolo […]

Daniele Gasparriren planeten argazki zoragarriak

Daniele Gasparri italiarraren Marteren argazki zoragarri batzuk ibili ziren hortik aurreko astean. Kuriositatez, bere web orrira jo genuen. Eta txundituta geratu ginen. Hemen adibide batzuk Merkurio Konplikatua, benetan, Eguzkitik gertuen dagoen planeta ikusi eta argazkiak ateratzea. Egun argiz egiten du lana Danielek, argazkien datutan ikusi al duzuen bezala. Logikoa, iluntzen doanean, baxuegi egoten da Merkurio ezer dexenterik […]

Felix Baumgartner, estratosferatik erorketa askean

1960ko abuztuaren 16an Joe Kittingerrek zenbait errekor ezrtzen zituen globoan 31.2 kmako altuerara igo eta salto egin zuenean. 4 minutu eta 36 segundo egin zituen erorketa askean eta 988 km/hko abiadura maximoa  lortu zuen. 5.500 mko altueran zegoenean zabaldu zuen parakaidsa. Ezarritako errekorrak: altuera maximoa globoanglobo, altueraik handiena parakaidasean salto egiterakoan, erorkera aske luzeena eta gizakiak […]

Neuronak entzuten, Xurxo Mariñorekin

Xurxo Mariño, Biologian doktorea, neurozientzialaria eta zientzia dibulgatzaile apartak, Galizian antolatutako TEDx batean parte hartu zuen. Hitzaldi labur honetan, beraien ikerketen nondik norakoak azaltzen dizkigu Xurxok eta nola entzun ahal duten neurona bakar baten “soinua”. Harrigarria. Minutu gutxi batzuk dira. Merezi du. Galegoz hitzegiten du, baina ondo jarraitzen da.

Bilatu

Entradas recientes

diciembre 2025
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031