Benetan bitxia Michael Kunze Suizako Alpetan eginiko timelapsea. Lurraren errotazioa dela eta mugitzen diren izarren artean 5 argi (gutxienez) geldirik: satelite geoegonkorrak dira. Pantaila osora errazago ikusiko dituzue, ondoko irudian marra laranja jarri dugun ingurune horretan. Satelite geoegonkorrrak orbita geoegonkorrean daudenak dira, 36 000 kmko altueran, eta Lurreko puntu fijo baten gainean mantentzen dira, hau da, Lurrarekin batera […]
Agrupación Astronómica de Sabadelltik abisua pasatzen digute posible izango dela Euskal Herritik, agian, nola Quaoarrek 11. magnitudeko izar bat okultatzen duen. Apililaren 16tik 17rako gauean izango da. 100 segundoko iraupena izango du okultazioakr 2:12 UT-tan, ordu ofizialean. Ordua jakitea erraza ez denez, 15 minutu lehenago eta 15 minutu ondoren begira egotea komeni da. Serpens jkonstelazioan dago izarra […]
Babak Tafreshi, The World At Night (TWAN)ren zuzendariak, timelapse berria du: Sky Gazers Astronomia behatzailee guztiei eskeinitako omenaldia da timelapse hau, apirilean astronomiaren hilabetea ozpatzen delako (GAM-awb.org). Babak artxiboko irudiekin muntatu du Babak-ek timelapsea (2007tik 2011ra) eta toki askotan eginikoak dira: Iran, Islas Canarias, Austria, Alemania eta Nepal. Politena, gure ustez 1:10 minutuan da, Ilargia […]
Lehenengo zenbakiaren arrakastaren ostean, salgai dago Amazings aldizkariaren bigarren zenbakia. Interneten bidez erosi al da soilik. Aldizkaria erosteko: crowdfunding Lanzanos. 100 bat orrialde izango ditu aldizkariak, koloretan eta publizidaderik gabe. Hauel artikuluak: 1.-Profecías estelares, Paco Bellido (El beso en la luna) 2.-¡Estos médicos están locos!, Julián Palacios (Per ardua ad astra) 3.- La vida secreta de […]
Ipar hemisferioa, 2012ko apirila Hubblesitekoen bideoa ohi bezala Fernando Beltránek La Costa de las Estrellas bere youtubeko kanalerako itzulitakoa. Hego hemisferioa, 2012ko apirila Fernando Beltrán berak eginiko bideoa, hilabete honetan hego hemisferiotik ikusiko duten zeruari dagokiona. Agrupación Astronómica de Huescakoek eginiko bideoa sarrera hau amaitzeko.
Batabestetik urruti daude Jupiter eta Artizarra. Aukera paregabea izan dugu planeten mugimendua nabaritzeko. Baina ez da, oraindik, espektakulua amaitu. Pleiadeen ondoan ibiliko da, datozen egunetan, Artizarra. Bihar, asteartea, izango dira gertuen. Oraingoz, hemen duzue Jimmy Westlakek larunbatean ateratako argazkia. AstroBobetik hartu dugun irudi honetan ikusiko duzue zer gertatuko den datozen egunetan. Eta azkeneko irudian, non […]
Antonio Martínez Ronek,Fogonazos, lainformación.comerako zuzendutako dokumentalaren hirugarren eta azken atala. Ez badituzue aurreko atal biak ikusi, hemen: El mal del cerebro, recomendable documental Informazio gehiago dokumentalaren web orrian.
Argitaratu ditugu hemen helioz beretiko globo batean espaziora biladitako gauzei buruzko zenbait historio. 2008an izan genuen horrelako abentura baten lehen albistea. Britaniako ikasle batzuk, panpin batzuk bidali zituzten espaziora. Hemen duzue historio osoa: British teddy bears strapped to helium weather balloon reach the edge of space. 2009: Aulki bat espaziora, Toshibaren iragarki batean 2010: Project Horus, […]
Gaur, martxoak 30, Ilatargi Astronomia Taldeak, Jardun euskara taldearen bitartez, astronomia behaketa publikoa antolatzen du Bergarako (Guipuzkoa) kaletan. Han izango gara, Ariznoa, 21:00tan hasita gauerdirarte edo. Ilargia, Artizarra, Jupiter eta Marte ikusiko ditugu. Eta, posible bada, behaketaren amaieran Saturno ikusiko dugu. NOIZ: gaur, ostirala, martxoak 30 NON: Bergaran (Guipuzkoa), Ariznoa kalean ORDUA: 21:00
Aurreko sarreran komentatzen genuen bezala, Fernando Cabrerizo (cacahuet) laguna Finlandiako Laponiatik etorri berri da. Martxoaren 24an, hau da, aurreko asteartean, argazki izugarri hau ateratzen zuen: aurorak, Pleiadeak, Artizarra, Jupiter eta ilgora fin bat, sartzen. Hemen duzue nola deskribatzen duen, laburki, bizipena. Bihar bertan hegazkina hartzeko gogoa ematen du. La última noche del viaje a Finlandia […]