Astronomia zaletuen mundu txikia astoratuta dago. Irailaren 21ean International Scientific Optical Networkko (ISON)Vitali Nevski eta Artyom Novichonok astronomo errusiarrak kometa berri bat aurkitu zuten, 18.8 magnitudean. Horren ostean kometa Mont Wilsoneko beste bi argazkietan ere aurkitu dute, horri esker kometaren orbita nahiko ondo finkatuz Horrela, kalkuluek diote kometa hau ikusgarria bihurtu al daitekela, zenbait hilabetetan begibistaz ikusteko aukerarekin. 2013ko […]
Ipar hemisferioa, 2012ko urria Hubblesitekoen bideoa ohi bezala Fernando Beltránek La Costa de las Estrellas bere youtubeko kanalerako itzulitakoa. Hego hemisferioa, 2012ko urria Fernando Beltrán berak eginiko bideoa, hilabete honetan hego hemisferiotik ikusiko duten zeruari dagokiona. Agrupación Astronómica de Huescakoek eginiko bideoa sarrera hau amaitzeko.
gaur eta bihar ospatzen da Bilbon Amazings 2012. Naukas, Amazings-en eboluzioaren aurkezpena izango da. ETBk zuzenean emateko asmoa du. Hemen bertan ikusi ahal duzue:
Irudi hau ikusi genuen joan berri den udako lehenengo egunetan: Lehiaketa bat antolatu zuen KEANEk twiterren iparamerikan ekainean zehar egin behar zuten gira aurkezteko. Steven Wright-ek irabazi zuen lehia, kartel eder honeaz. Baina, badu zentzurik kartel honek? Bai ba. Ekaineko egun luzeen ilunabarrean,hor egoten da Géminis eguzki sarreraren inguruan. Hori da kartelean jasotzen dena. Amaitzeko, […]
Aste bukaera honetan zientziaren dibulgazioaren inguruko hitzordu polita dago Bilbon: Amazings Bilbao. Aukera izanez gero, merezi du eskapadatxo bat egitea bertara. Bilbao. DDena dela, ezin baduzu ere zuzenean jarraitzeko aukera izango duzue, ETBk streamingen bidez emango bai du. Astea aurrera joan ahala, ezango dugu blog honetan. Hemen programa: Irailaren 28a, ostirala Goizeko programa Arratsaldeko programa […]
Badira hortik zehar Curiosityren jeitsieraren zenbait bideo. Fernando Cabrerizok bere muntaketa partikularra egin du, ikustea merezi duena. Bertan jeitsieraren animazioa, irudi errealak eta kontrol zentruko irudiak bateratu ditu. hau ikustea jeitsiera zuzenean jarraitzea bezala da. Ikusi, besterik ez bada, 4. minututik aurrera gertatzen dena. Ikarragarria isiltasun hori. Curiosity Landing on Mars from fercapa on Vimeo.
Martxan da aurtengo Tesla sariko bozketa Amazingsen. Gure artikulu bat dago hautagaien artean, baina ez ditugu gustoko lagun gehien dituenak irabazten duten lehiaketak. Ez dugu idazten boto eske. Bota begirada bat zerrenda (eta, ahal bada, artikuluei) eta aukeratu hiru onenak. Hemen da: Vota los Premios Tesla Blog hau jarraitasun batekin irakurtzen duzuenok aktibitate falta nabariko […]
Ederra benetan Jesus Pelaez-ek argitaratu berri duen argazkia. APOD izatea merezi du. Burgoseko katedrala agertzen da bertan, eguzki analemarekin batera. Ez ditugu datu teknikoak inon aurkitu, baina urte batean zehar egiten dira argazki hauek. Zenbait egunetik behin argazki bat atera behar da, ordu berean. Eta hau da emaitza.
Ipar hemisferioa, 2012ko iraila Hubblesitekoen bideoa ohi bezala Fernando Beltránek La Costa de las Estrellas bere youtubeko kanalerako itzulitakoa. Hego hemisferioa, 2012ko iraila Fernando Beltrán berak eginiko bideoa, hilabete honetan hego hemisferiotik ikusiko duten zeruari dagokiona. Agrupación Astronómica de Huescakoek eginiko bideoa sarrera hau amaitzeko.
Konjuntzio bitxi bat dugu ikusgai abuztuko ilunabarretan. Spica tik gertu daude Saturno eta Marte, hiruren artean triangelu bitxi bat osatuz. Gaueko lehenengo orduetan daude ikusgai, mendebaleko horizonteruntz. Azkar mugitzen da Marte. Abuztuaren 14an Saturno eta Spica artean izango da. Hilabetea aurrera joan ahala, beste triangelu bat sortuko da. Aukera ederra planetan mugimentua nabaritzeko.