>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Lurra biratzen, gauez

Suomi NPP, metereologia lanetan dabilen NASAren sateliteak bideo eder hau argitaratu dau. Zoragarria Lurra gauez errotatzen ikustea. 2012ko apirila eta urrian atera dituzte argazkiak,  satelitearen 312 orbitatan. Erresoluzio handiagorekin deskargatzea nahi baduzue, hemen aukera: NASA-NOAA Satellite Reveals New Views of Earth at Night. Kretitu guztia: NASA Earth Observatory/NOAA NGDC

Guepardo bat korrikan

Guepardoak munduko animalirik azkarrenak direla diote. National Geographic eta Cincinnatiko zoologikoak indarrak batu eta guepardoaren lasterketa inoiz baino hobeto grabatu dute. Phantom kamera erabili dute eta 1200 fotograma segunduko atera dituzte. Hiru eguneko grabaketa izan zen eta bost guepardo erabili zituzten. Ikusi bideoaren amaiera. Han azaltzen da nola grabatu zituzten irudi eder hauek. Harrigarriena, gure […]

2012ko abenduko zerua

Ipar hemisferioa, 2012ko abendua Hubblesitekoen bideoa ohi bezala Fernando Beltránek La Costa de las Estrellas bere youtubeko kanalerako itzulitakoa. Hego hemisferioa, 2012ko abendua Fernando Beltrán berak eginiko bideoa, hilabete honetan hego hemisferiotik ikusiko duten zeruari dagokiona.

Ganimedes, Damien Peachen eskutik

Deabrukerietan jarraitzen du Damian Peach. Hemen duzue azaroaren 21eko Jupiterren argazkia, Ganimedesekin. Harrigarria lortu duen detailea.

Saturno: zikloiaren erdian

Benetan bitxiak dira  Saturnoko poloak. Voyager 1 eta 2 vmisioak eraztunen planeta bisitatu zuten 80ko hamarkadan. Eta ipar poloa hexagono forma duela aurkitu zuten. 25.000 kmko diametroa du, Lurraren erradioaren erdia, gutxi gora behera. Hemen dugu, Cassiniren irudi batean.: Hemen koloretan: Hexagono horren erdian dagoen zikloi izugarriari atera dio orain argazkia Cassinik.  4000 km inguru ditu. Hemen […]

Bi timelapse bikain

Bi timelapse zoragarri sarrera honetarako. Christoph Malinen  Island in the Sky aurrena  La Palmako zeru zoragarriak erakusten dituena. Urte eta erdiko lana emaitza eder honentzat.  Pantaila osora eta musikarekin entzuten baduzue, hobe. Island in the Sky from Christoph Malin on Vimeo. Spirits izenburupean dator Nicholas Buerren timelapse hau. Ederra da aurorak ikustea, beti. Tromviken, Noruega atera ditu argazkiak Nicholasek, Tromsø, mitikotik gertu. Spirits […]

Leonidas 2012, Stephane Vetterren eskutik

Benetan bitxia timelapse hau. Ez da batere bereziz Leoniden izar euria urte hauetan. Hala ere, Stephane Vetterrek  timelapse hau egin du 610 argazki erabiliz Nikon D3 eta sigma 8 mmko objektiboarekin, zeru osoa jaso ahal izateko.  Alsacetik, Franctzia. Haiseran ikusten den meteoroaz gain, argi zodiakala eta ISSaren igarotze bat ere ikus ditzakegu. Eta onduen ikusten dena zeruaren […]

Munduko hiriak ISStik II

Munduko hiri desberdin batzuk gauez ISS-tik erakusten zituzten bideo pare bat jari genituen hemen. Behar bezala ikusi ahal izateko, bideotan agertzen direnak jartzen ditugu hemen, argazkietan. Hemen bigarren bideokoak. Africa Europa Iparamerika Hegoamerika Asia Ozeania

Munduko hiriak ISStik I

Munduko hiri desberdin batzuk gauez ISS-tik erakusten zituzten bideo pare bat jari genituen hemen. Behar bezala ikusi ahal izateko, bideotan agertzen direnak jartzen ditugu hemen, argazkietan. Hemen lehenengo bideokoak. Africa Europa Iparamerika Hegoamerika Asia Ozeania

Azaroko eguzki eklipsearen argazki eta bideo onenak

Argazki mordoa agertzen dira sarean horrelakoetan. Hemen nere gustukuenak. Bere egilea, Geoff Sims, eta bere weborria Beyond the Skies, Beneath the Seas. Timelapsea hasteko eta argazkiak gero. Datu teknikoak  eklipsearen bere galerian dituzue. Pormpuraaw, Queensland, Australiatik jarraitu zuen eklipsea. Timelapsearen onena, paisaiaren aldaketa radikala. Fijatu zeruan. Oso garbi ikusten da Ilargiaren itzala nola pasatzen den gainetik. […]

Bilatu

Entradas recientes

diciembre 2025
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031