Ipar hemisferioa, 2013ko otsaila Fernando Beltránek La costa de las estrellas youtubeko bere kanalerako eginiko bideoa. Hego hemisferioa, 2013ko otsaila Fernando Beltránek La costa de las estrellas youtubeko bere kanalerako eginiko bideoa.
LMugitu egiten dira planetak. Eta datozen astetan hori konprobatzeko aukera ezin hobeagoa dugu. Oso erraza da. Jupiter zeruan aurkitzea da aurreneko gauza. Erraza da,Tauron bai dago, zezenaren burua osatzen duen V formatik gertu. Errazagoa oraindik. Zeruan duzuen astrorik distiratsuena da Jupiter gau hauetan. Horrela dago: Gogoratu ingurunea: Argazkietan nabaria denez, Jupiter mugitu egin da batetik […]
Mendiz inguratuta dago Wellington (Zelanda Berria). Mount Victoria da horietako bat eta ohikoa da bertan dagoen behatokian jendea ikustea. Luze ibili da Mark Gee sekuentzia honen atzetik. Ilargi betean izan behar du eta toki aproposa bilatu behar da, 2 kilometrotara dagoena, kasu honetan. 8 minutuko grabazioa izan zen. Hasierako minutuak dira hemen ikusten direnak. Canon 1D MkIV eta Canon […]
Behin baino gehiagotan esan dugun bezala, izugarria izan behar du Lurra ISStik ikustea. Hemen hori erakusten duten zenbait irudi. Inoiz ilargi beteko gau batean hirietako argietatik urrun egon bazarete, konturatuko zinaten nola argitzen duen paisaia gure ilargiak islatzen duen eguzki argiak. Hori da Suomi NPP sateliteak ateratako argazki hauek erakusten dutena. Persiar golfoa 2012ko urrian, ilargi fase desberdinetan. Ilberria Ilgora […]
Bitxikeri bat gaurko. Alejandro Iborraren 3Dko lehenengo timelapsea. Ikusi ahal izateko, plastiko urdina eta gorria dituzten betaurreko horietakoak beharko dituzue. 3D Timelapse from Alejandro Iborra on Vimeo. Amaitzeko, Alejandorren beste muntaketa bat, Ibiza nocturna II, Ibizan (España) bizi diren zenbait argazkilarien bilduma. Hauek argazkilariak: Alejandro Iborra, Angel Fernandez, Angels Arall, Antonio Garcia, Antonio Moreno, Carmen Villar, […]
Kwon O Chul hiru timelapse bikain gaurkoan. Jarri ditugu bere zenbait lan hemen. Lan ederrak bereak. Sunset & Sunrise of Korea from kwon, o chul on Vimeo. Pilbara – Western Australia, 2012 from kwon, o chul on Vimeo. Dales Gorge – Karijini National Park. 2012 from kwon, o chul on Vimeo.
Iturria: NASA Nire aste honetako Naukaseko kolaborazioa. Amaiera apur bat zuzenduta. Atrás quedó el fin del mundo maya. Pero hay quien sigue en sus trece y circulan aún por la red temores infundados alrededor del próximo máximo solar. Mientras, el Sol, sigue a lo suyo. Y se acerca al pico de actividad de su actual ciclo. Ciclo que, […]
Bartzelonako Univertsitateko Astronomía y Meteorologíako departamentukoek androiderako dohaineko aplikazio bat garatu du gure kokagunetik ikusiko diren eklipseak eta planeten igarotzeak aurresaten duena. Oso erabilera errezekoa da. Gure kokagunea GPSn bidez edo eskuz sartu eta gertu gaude aplikazioa erabiltzeko.Hemen duzue manuala: Guía rápida. Aplikazioa deskargatzeko: Calculadora de eclipses Egilea: serviastro
Babak Tafreshi, twanighteko burua astroargazkilaritza tailer batean zegoen West Branch Pond Camps urriaren 19an. Bolido erraldoi batek zeharkatu zuen zerua momentu batean. Horrelakoetan gertatzen ohi den bezala, bere kamera beste alde batera begira zegoen. Baina azkar ibili zen eta bolidoak utzitako estela grabatzeko denbora izan zuen. Babak-ek dio Orionida zela meteoroa, ziurrenez. Left by a Fireball from Babak Tafreshi […]
Neguko zerua ezagutzen, Jupiterren eskutik (I) sarrerari jarraipena emanez, neguan ikusten dugun zerua osatuko dugu gaurkoan. Abiapuntua Laurent Lavederren argazki hau da, orain dela urte batzuk leonidak harrapatzeko ateratakoa. Badira batzuk, fijatzen bazarete. Orain posizio horretan ez daudenez Jupiter eta Saturno kendu ditugu argazkitik. Abiapuntu bezala, Orión eta Tauro, ezagunak. Gemini, dugu Orionen gainean Pollux eta Castor izar distiratsuekin. Antzematen […]