>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

C/2011 L4 Panstarrs kometa, argazkitan (l)

Melbourne (Australia), 2013ko martxoaren 3an. Egilea: Carl Gruber Geroz eta gutxiago falta da C/2011 L4 Panstarrs kometa geuk ere bistan izateko. Geroz eta iparralderago ikusten ari da. Astebukaera aldera ikusiko da Euskal Herritik, baina sareak aukera bikaina eskaintzen du kometaren jarraipena egunetik egunera egiteko. Gure momentua heldu arte, hemen duzue Hego Hemisferiotik ikusten ari direna, argazkietan. […]

2013ko martxoko zerua

Ipar Hemisferioa, 2013ko martxoa Fernando Beltránek La costa de las estrellas youtubeko bere kanalerako eginiko bideoa hilabete honetan ikusgai duguna erakusten duena. Hego Hemisferioa, 2013ko martxoa Fernando Beltránek La costa de las estrellas youtubeko bere kanalerako eginiko bideoa hilabete honetan Hego Hemisferiotik ikusgai duguna erakusten duena. Ipar Hemisferioan bizi bazara ere, ikusi, merezi du eta. Azkenik Ipar Hemisferiorako bideoa, […]

SPACE DIVE, el salto del siglo: Felix Baumgartnerren abenturaren atzeko historia

2012ko urriaren 14a. Mundu osoko telebistak Felix Baumgartnerrek egin behar duen saltoari begira daude. Gauza erraza izan zela pentsatu al dugu, arriskurik gabea. Saltoaren historia osoa azaltzen du dokumental honek. 4 urtez luzatu zen abentura, momentu kritikoak, arriskutsuak, tentsio handikoak,… Merezi du ikustea. Komodidade gehiagorekin telebistan edo ikustea nahi baduzue: http://keepvid.com/ youtuben ikusi HDn eta pantaila osora.

Cometa C/2011 L4 Panstarrs, Ushuaiatik Victor Bibé-ren eskutik

C/2011 L4 Panstarrs Usuahian, 2013 otsailaren 27an.  Egilea: Victor Bibé Victor Bibé argentinarrak argazki ederrak argitaratu berri ditu C/2011 L4 Panstarrs kometa paisai eder batean. Kometa hau datorren astebukaera aldera izango dugu ikusgai. Aukera paregabea argazki ederrak ateratzeko geuk ere. 2.6 magnitudean dago, iturri batzuren arabera, kometa, begibistaz ikusteko moduan, beraz. Enzo De Bernardinik beste argazki hau […]

Gaueko zeruaren kalitatea, Blue Marble eta Google maps-en eskutik

Blue Marble (Kanika urdina) Lurraren argazki famatua da, Apollo 17ko tripulazioak 1972ko abenduaren 7an Lurretik 45.000 kilometrotara ateratakoa. 2012an NASAk izen hori aukeratu zuen Lur osoa, lainorik gabe, inoiz argitaratu den erresoluzio honenarekin kaleratzeko. Google mapsen interfaza erabiliz, gaueko bertsio bat argitaratu berri dute, munduan zehar dagoen argi kutsadura ikusteko. Leku ona da zurea zerua behatzeko? Lurreko mapa gauez […]

Adi datorren astean Panstarrs cometarekin

Cometa C/2011L4 (PanSTARRS). Egilea: Petr Pazour dZelanda Berritik 2013ko otsailaren 23an Adi datorren astetik aurrera C/2011L4 (PanSTARRS) kometarekin. Ez da hasieran uste zen bezain distiratsua izango, baina nahiko polita izango da begibistaz edo argazkietan. Post hau zabaltzen duen argazkia horren adibide. Ikustea ari dira, dagoeneko, Hego Hemisferiotik. Horrela kontatzen du Sur Astronómicoko Enzo De Bernardinik: “…acabo de observar al cometa […]

2012 DA14 asteroidearen errotazioa

Peter Rosén suediarrak , tomando las aurreko egunean argitaratu genituen  Goldstone erradarraren irudiak erabiliz , prosezatu eta irudi zoragarri hau lortu du.  Kontuz hartu behar da emaitza, irudien tratamendua nahiko agresiboa delako eta emaitza ez dator %100 bat errealitatearekin. baina gutxi gor behera nolakoa den ikusteko balio du. Spaceweatherren duzue tamaina handiagoan.

Asteroidea? Meteoritoa? Gauza bakoitzari bere izena

Kasualitatez 2012DA14 asteroidearen zai geudela Cheliávinsk herrian komunikabide guztietan agertu den bolidoa erori zen pasa den otsailaren 15ean.  Nahasmena sortu da objektu guzti hauen izenen inguruan. Hemen hiztegi txiki bat: Kometa: Jatorria Eguzki Sistema kanpoaldean dagoen Oorten hodeian duen objektua. Eguzkia gerturatzean berotu eta materiala askatzen hasten da, bere isats ezagunak erakutsiz. Asteroidea:  Harri, metal edo beste materialez osaturiko […]

2012 DA14 asteroidearen erradarreko irudiak

NASAko Goldstone Solar System Radarraren  2012 DA14 asteroidearen irudiak gaurko. Otsailaren 15etik 16ra jasotako datuekin egin da animazio hau. Garbi gelditzen da, irudiak ikusiz, ez dela borobila eta distra aldaketak erakusten zituela, batzuk begibistaz nabaritu zuten  bezala. 73 irudi dira eta 9 aldiz errepikatzen da sekuentzia. Erresoluzioa: 4 metro/pixeleko. Kreditua: NASA-JPL/Caltech

Bilatu

Entradas recientes

diciembre 2025
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031