Oso gustoko ditugu konparaketak. Ezinbestekoak gauzen benetako tamainaz jabetzeko.
Gaur zintzilikatzen dugun bideoan, NASAko SDOk otsailak 9tik 11ra ateratakoa, eguzki beltzune talde baten eboluzioa ikusten da. The Sun Todaykoek Lurra eta Jupiterren tamaina ondoan ipinita igo dute youtubera.
Harrituta beltzuneen tamainarekin? Ba kontutan izan hauek nahiko beltzune arruntak direla. Handienak Jupiter baino handiagoak izaten dira!