Ikusi al dituzu inoiz Jupiter edo Artizarra? | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Ikusi al dituzu inoiz Jupiter edo Artizarra?

Blog honetatik behatzera animatu nai zaituztegu. Guztiei. Hala ere, proposamen gehienak aurrera atera ahal izateko, teleskopioa behar izaten da. Gaurko proposamena, berriz, guztientzat da, medio optikoak izan edo ez.

Ilunabarrean mendebaldera begiratzen baduzue, hor ikusiko dituzue bi argi distiratsu, ez oso altu. Horizontetik gertuen dagoena, distiratsuena, Artizarra da. Eta gorago dagoena, Jupiter.

Hemen duzue bikotea Sao Paulo-tik (Brasil). Ednilson Oliveira da egilea. Kontuz, bera beste hemisferioan dagoelako. Hemendik beste aldera inklinatuta ikusten ditugu planetak.

 

Artizarra (Venus) eta Júpiter Sao Paulo-tik (Brasil) 2012/02/16. Egilea: Ednilson Oliveira

Jupiter eta Artizarra Venus, ipar hemisferiotik.

Prismatikorik bai? Ba badituzue, begiratu Jupiter zein Artizarra herekin. Zer ikusten duzue?

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



febrero 2012
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829