Hegoaldetik ateratako Andromedako galaxia eder bat | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Hegoaldetik ateratako Andromedako galaxia eder bat

Andromedako galaxia. Egilea: Luis Argerich, Observatorio Mercedes, Mercedes, Buenos Aires (Argentina)

Oso posizio onean dugu Ipar hemisferioan Andromedko galaxia, altuera onean ondo ikusi ahal izateko. Andrómedako konstelazioan dagoen galaxia han gure inguruetako handiena da. Eta gertuena, 2,5 milioi kilometrotara egon arren.

Bi ikuspuntutik da interesgarria argazki hau. Alde batetik, Luis Argerichek galaxia hori altuera handienera zuenean atera ziolako argazkia. Bere hegoaldeko 35ºko latitudetik ez da M31 gehiago igotzen.

Bestalde, argazki gutxitan bezala erakusten da hemen nolakoa den objektu hau. Begibistaz ikusten den objekturik urrutiena da hau. Baina begibistaz erdiko elipse distiratsua besterik ez dugu ikusten. Baina askoz ere zabalagoa da objektua, hemen garbi ikusten den bezala.

2011ko abenduaren 24koa da argazkia.

Iturria: AAPOD

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



febrero 2012
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829