The Scale of the Universe 2 orain dela hilabete batzuk ikusi genuen antzeko zerbaiten bertsio berria da. Powers of ten estilokoa, baina konparaketa interesgarriekin, gauzen tamaina nabaritzeko. Gauza mikroskopioetatik hasi eta Unibertso osoraino.
Pena da ez izatea gora edo behera joateko aukera. Zoom in/out besterik ezin dugu egin. Beste puntu ahul bat: erreferentzia asko oso “amerikarrak” direla.
Hemen eskala planetarioan agertzen diren irudi batzuk:
Benetan gomendagarria web orria bisitatzea eta norberak egitea bidaia.