Gaur abenduak 28, asteazkenea, Ilatargi Astronomia Taldeak hitzaldi bat antolatzen du Oñatin
Non: Oñatiko Kultura Etxean
Noiz: Abenduak 28, asteazkena
Ordua: 19:00
Hitzaldia: Big Bang, horrela sortu zen guztia
Hizlaria: Dr. Mikel Bastarrika, (Urretxu,1996)
Injeneritza mekanikoko ikasketak bukatu zituen Mondragon Unibertsitatean. Glasgow-ko Unibertsitatean burutu zituen doktorautzako ikasketak, eta egun uhin grabitazionalen arloan ikertzen ari da, GEO600 detektorean zehazki.
Sinopsia:
Unibertsoaren sorrera eta bilakaera, egitura eta etorkizuna ikertzen dituen astronomiaren adarra da kosmologia. Unibertsoaren misterioa zabala da eta gizakiaren arduretako bat izan da aspalditik. Azkeneko 50 urteotan, halere, eta teknologiaren garapenari esker batik bat, oso aurkikuntza garrantzitsuak egin dira kosmologiaren alorrean. Hauetako batzuek, ‘Barreneko Erradiazio Kosmikoa’k esaterako, unibertsoaren sorrera eta bilakaeraren inguruko galdera askori erantzun zentzuduna eman diote.