Lovejoy kometa, ikusgarri Hego hemisferiotik | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Lovejoy kometa, ikusgarri Hego hemisferiotik

Idatzi genuen aurrekoan Lovejoy kometaren inguruan. Periheliren ostean ioizko eta hautsezko buztan izugarriak garatu ditu. Hemen duzue Spaceweatherretik hartutako irudian.

Eguzkitik urrutiratzen ari da eta Hego hemisferiotik ikusten hasi dira Ez dugu gure Ipar hemisferiotik aukerarik izango, baina helduko diren argazkien bidez disfrutatzeko aukera iango dugu. Colin Legg australiarrak argazki ederrak atera dizkio kometari. Hemen abenduaren 21ekoa:

 

Lovejoy Comet 21-12-2011. Autor: Colin Legg

Eta hemen abenduaren 22koa.

Zoragarria!! Eta timelapse batean erakusten digu hemen abenduaren 21 ekoa. Lan bikaina

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



diciembre 2011
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031