Izarretarainoko distantzia | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Izarretarainoko distantzia

Aurreko batean DBH 3-ko matematikako klase batean, dibagatzen hasi ginen. Einsteinen erlatibitatea, abiadura handia bada denbora motelago doala, zulo beltzak,…Halako batean, zera galdetu zuen ikasle batek:

-Zenbat denbora beharko genuen 80 km/hko abiaduran gertuen dagoen izarrera heltzeko?

Galdera interesgarria. Hasi gaitezen kalkulutan

– Demagun gertuen dagoen izarra 4 argi urtetara dagoela…– esan nuen nik.

Próxima Centauri izarrik gertuena 4,22 argi urtetara dago

– Eta zenbat kilometro dira 4 argi urte?

Urtea 365,25 egunetan borobilduz, 31 557 600 segundo daude urtean, 126 230 400 segundo 4 urtetan. Eta argiaren hutseko abiadura 300 000 km/s denez…

3.786912 bider 10 ber 13 kilometro

Bufff. Asko, ez? Zenbat denbora beharko genuen distantzia hori ibiltzeko?

80 km/hko abiaduran  4,73364 bider 10 ber 11 ordu.

Buff, mariatzen hasi nahiz. Asko da hori?

– Jar dezagun denbora hori urtetan

54 MILIOI URTE¡

Joan al gara azkarrago, hori bai. Voyager 2 ontzia 14 km/sko abiaduran doia. Ez doa norabide Próxima Centaurirantz baina horrela balitz,  85 714 urte barru helduko zen*. Eta gizakiak sortutako aparaturik azkarrenak, 70 hamarkadako Helios zundak, 252 800 km/h17 088 urte beharko genituen.

Eta hau guztia gertuen dagoen izarrera heltzeko. Gure galaxiak, Esne Bideak, 100 000 argi urtetako luzera du. Galaxia gertuena, berriz (Andrómeda) 2 560 000 argi urtetara dago. Hau guztia kontutan izanda, nahiko konplikatua ikusten dut inoiz hemendik irten eta beste galaxia batzuetara heltzea.

* Kalkulua konplexuago da berez. Izarrak ez daude geldirik. Proxima Centauri eta gure Eguzkiaren elkarrekiko abiadura kontutan izan behar da. hau da, agian Proxima Centauri urrutiratzen ari da hemendik eta denbora gehiago beharko genuen edo gerturetzen doa eta denbora gutxiago beharko genuen.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



diciembre 2011
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031