Santiago Segura eta Antonio Gala vs Anne Germain | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Santiago Segura eta Antonio Gala vs Anne Germain

Paradoxiko, benetan, gure gizartea. Eskandaloa sortu zen programa batek (Telecincoko La Noriak) akusatu baten ama elkarrizketatzeagatik ordantzen duelako baina ez dago arazorik programa baten oinarria andra bat gonbidatuen familiako ispirituekin kontaktatzea bada, Más allá de la vida.

Santiago Segura joan zen. Hauek saioaren ondoko  bere adierazpenak:

¿Te soy sincero? Lo he pasado muy mal y me he angustiado mucho porque, de verdad, quería sorprenderme. No quiero ser el desgraciado que tiene que decir que el ratoncito Pérez no existe. Además, todo el mundo me ha hablado muy bien de Anne Germain. Pero es que no ha dado ni una

Hori bai, fondoraino sartzen du hanka Segurak gero:

Tú sabes, Jordi, que utilizamos el 10% del potencial de nuestro cerebro y que la telequinesis y la telepatía sí que están científicamente comprobadas o ha habido muchos más estudios científicos… Empíricamente, que haya espíritus y puedas hablar con ellos, no es algo que se haya podido probar

Gure burmiunaren %10 besterik ez dugula erabiltzen mito hutsa da. Eta ez da egia telekinesisa eta telepatia zientifikoki frogatuta daudela.

Hemen Anne Germainekin sesioa izan ondorengo Santiago Seguraren adierazpenak.

Eta hemen programaren laburpena. Magoniak egindakoa da.

Programa osoa ikustea nahi baduzue, hemen.

Ez da Santiago Segura sesioaren emaitzarekiko kritiko azaldu dena. Antonio Gala egon zen orain dela hilabete batzuk bertan. Ez zuen ba Anne Germainek berarekin asmatu. Ez hori bakarrik, oso haserre azaldu zen Antonio emaitzarekiko, bere amarekin lotuta zegoenagatik. hemen duzue bideoa. Bukaeran azaltzen da oso haserre Gala eta aurkezleak, Jordi Gonzalezek, galdetu beharrean, elkarrizketa mozten du, bat batean.

Ez dut uste ezer komentatzea merezi duenik. Gauzatxo bat besterik. gauza orokorrak aipatzen ditu  “medium”ak. Edo, bestela, dokumentazio on batekin jakin ahal diren gauzak. Jakiteko nekezak, agian, baina ez ezinezkoak. hau da, mediuma baino gehiago, asmatzailea ematen du gehiago Anne Germainek.

Norbaitek inoiz lortuko balu ispirituekin kontaktatzea, galdetu dezala, mesedez, zer dagoen “beste aldean”. Ispiritu horrek esatea oso pozik dagoela nere idazmaian bere argazki bat dudalako, ez dakit zuei, baina niri ez dit asetzen.

Iturri nagusia: Magonia

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



diciembre 2011
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031