Gure galaxiaren zentruko zulo beltza | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Gure galaxiaren zentruko zulo beltza

Existitzen dira zulo beltzak? Ikusi al dira? Sarri egiten diguten galdera da hau. Gaztetxoenak, batez be, liluratuta daudelako objektu bitxi hauekin.

Orain dela gutxi ESOren Paranal behatokiko VLTaren   irudi harrigarri batzuren berri eman bagenuen, beste sorpresa handi batekin gatoz gaurkoan, gure galaxiaren zentroan dagoen zulo beltzaren inguruan dabilen gas masa baten irudiak.

Zirkulu borobil batekin markatuta dago gas masa. Irudietan ikusi ahal dugun bezala, oso azkar aldatzen da panorama inguru horretan, Hemen 2002, 2007 eta 2011ko irudiak.

Eta bideoan orain- 45 stik aurrera, urtez urte gauzak nola aldatu diren erakusten da.

Baina benetan ikusgarria datozen urteetak ikusteko aukera izango duguna da. Zulo beltzak materia hori nola xurgatzen duen ikusiko dugu. Eta, teknikak eta materialak hobeagoak izango direnez, ziur orain baino hobeto ikusteko aukera izango dugula.

Amaitu aurretik zulo beltza zer den ulertzeko, azalpen txiki bat. Nahiko azalekoa, baina ideia bat egiteko nahikoa. Lurretik gorputz batek alde egiteko 11 km/s abiadura lortu behar du. Bestela, berriz dator bueltan. Objektu batek zenbat eta masa gehiago izan, gehiego kostatzen da gorputz horretatik alde egitea. Jupiterretik alde egiteko, adibidez, 14 km/sko abiadura behar da. Zenbat eta masa gehiago eduki eta zenbat eta pilatuago egon hau, alde egiteko behar den abiadura handituz doa. Horrela gorputz batek nahiko masa badu eta masa hori nahiko pilatuta badago. ezin izango du ezerk handik alde egin, alde egiteko abiadura argiaren abiadura baino handiagoa delako (300 000 km/s). Guztiz beltza izango da gorputz hori, argiak ere ezin duelako handik irten.

Nola dakigu, orduan, zulo beltza dela? Ibguruan dabizten izarren mugimendua aztertuz, erdiko gorputzak zein masa duen kalkulatu daitekelako. Zientziaren poderioa da.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



diciembre 2011
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031