Inoiz lortutako astronomia irudi onenak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Inoiz lortutako astronomia irudi onenak

Argitaratu berri da orain inoiz lortu den irudi sekuentzia harrigarriena. Sekuentziaren inguruko informazioa Astronomy & Astrophysics-en argitaratu den artikulu batean duzue. ESOko Paranal behatokian dauden VLTko lau teleskopioen lan bateratuaren emaitza da sekuentzia. Lau teleskopioak batera egiten dute lan eta emaitza 130 metroko teleskopio baten baliokidea da. Hubble espazioko teleskopioak baino 50 aldiz erresoluzio hobeagoa duela esaten dute.

Irudietan agertzen den objektua SS Leporis izeneko izar aldakorra da, 17 Leporis izenarekin ere ezagutzen dena. Bikoitza da izar hau eta begibistaz ikusteko moduko distira du, 5. magnitudekoa delako. Lepus konstelazioan aurkitzen da,  Orion konstelazio ezagunaren azpian.

hemen duzue Lepus. 17 Leporis goialdean, ezkerraldera dago.

1070 argi urtetara dagoen izar bikoitza da SS Leporis . Izar zuria bat, erraldoi gorria bestea. Hain gertu daude bata bestetik (Lurretik Eguzkira dagoen distantzia baino gutxiago dago heren artean), izar zuriak erraldoi gorriaren materia xurgatzen ari dela. Izar zuria aldatu egin du horrek eta urdin ikusten da orain. Orbitaren periodoa 260 egunekoa da.

Hau guztia da sekuentziak erakusten duena. Izar biak, bakoitzaren kolorea, orbitaren periodoa eta, harrigarriena, materia xurgaketa. Liburuetako irudietan izar batzuk beste batzuren masa xurgatzen zutela ikusten genuenean, ezin imaginatu hori errealitatean ikusteko gai izango ginela. Orain urtebete ateratako sekuentzia da eta bi hilabete inguru dago lehenengo iruditik azkenekora.

Hemen duzue sekuentzia, bideoan.

Amaitzeko,  ESOren beste bideoa, SS Leporisen posizioa erakusten duena.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



diciembre 2011
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031