Benetan bitxia NanoSail-D, Eguzki belaren amaiera. Harriduraz irakurri genuen ostiralean OnOrbiten, amaitutzat ematen zela misioa bere erorketarekin … irailaren 17an¡ Bitxia orain izatea horren berri eta bitxiagoa Heavens Abovek ikusteko moduko igarotzeak iragartzen jarraitzea oraindik. Irailaren 17an erori zela dio Calskyk, baina ematen zituen, ez dela hainbeste, ikusteko moduko igarotzeak. Jarraitzen ari zen esperimentua zela suposatzen zen. Ez dakigu nola egin den jarraipen hori, bi hilabete luze pasa direnean esaten baidute aspaldi erori zela.
Polita eta kuriosoa izan da NanoSail-D jarraitu eta ikustea. Hiru-lau aldiz ikusi genuen abuztuan. Hitzegin genuen hemen bere distirataz. Bitxia zen Heavensek distira handia izango zuela iragartzen zuen batzuetan ez ikustea eta, distira gutxi izango zuela iragartzen zuen beste batzuetan, berriz, distira handiagoa izatea. Loterian jokatzea bezala zan.
2010eko azaroaren 19an jarri zuten orbitan NanoSail-D. Gauzak ez ziren pentsatu bezala irten eta 2011ko urtarrilaren 20rarte ez zen bela zabaldu. Zientzialariek jasotako datu interesgarrien artean Eguzki aktibitate handian belaren erorketa azkarrean izan duen eragina dago.
Komentatu genuen bezala, argazki lehiaketa bat zegoen NanoSail-ren inguruan. 2012ko hasieran emango dute aditzera emaitza. Bitxia izan da lehiaketa hau ere. Spaceweatherrek argitaratu behar zituen lehiaketako argazkiak, baina ez daude guztiak hor. Argazki gehiago dago NanoSail-Dren flickr-eko galerian, baina ez dakigu horrek ere lehiaketan dauden edo ez.