Escépticos: ¿Fuimos a la Luna? | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Escépticos: ¿Fuimos a la Luna?

Gehienok izango duzue bere berri baina, bada ez bada, hemen ipintzen dugu Escépticos seriearen lehenengo kapitulua: ¿Fuimos a la Luna?

Jose A. Pérezek (Mi mesa cojea) sortu, idazti eta zuzendu du kapitulua eta Luis Alfonso Gámez (Magonia) da aurkezlea, ekoizpena ETB2 y K2000koa izanik.

Ez baduzue ikusi, irakurtzen jarraitu aurretik ikusi hemen bertan edota blip.tvn. ETB2ren web orrian duzue ikusteko eta MP4an deskargatzeko aukera.

Ez ohi da erraza lagun baten lanari buruz (Luis Alfonso Gámez, kasu honetan) hitz-egitea. Ez da kasu honetan horrela izango. Asko gustatu zaigulako kapitulua. Estetika modernoa, oso garbia eta, beste ezer baino gehiago, oso dinamikoa, erritmo onekoa.

Jaso ditu programak, jadanik, kritika batzuk. Baina kontutan izan behar da 15 egunetan eginiko produktu adela eta, garrantzitsuena, 40 minututan ez dagoela tokirik konspirazioaren “froga” guztiak puntuz-puntu rebatitzeko. Telebistarako eginiko produktua da eta dinamikoa izan behar da. Entretenitu egin behar du, mezu garbi bat bidaliz.

Jaso duen kritika konkretu bat itzalei dagokiona da. Argi iturri bakar batekin posible da itzal dibergenteak agertzea. Ez da itzalen norabide desberdinen azalpen bakarra (malda desberdinak egotea d abeste bat) baina azalpen bat da, Eugenio Manuel Fernandez Aguilar, La conspiración lunar, ¡vaya timo!. liburuaren idazlearen argazki honek frogatzen duen bezala. Gomendagarria da, baita Luis Alfonso Gámezek Magonia bere blogean idatzi duena

Telebistarako grabaturiko dokumentu bikaina. Ea ETB2k, hau ikusi eta gero, seriearekin jarraitzeko erabakia hartzen duen. Merezi du.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



enero 2011
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31