Ilargi eklipsea zuzenean, Shelios taldearen eskutik | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Ilargi eklipsea zuzenean, Shelios taldearen eskutik

Ez dira oso onak eguraldi perbisioak. Ehalaere, eguraldia lagun ez badugu, beti izango dugu aukera eklipsea sarean jarraitzeko. Aukera polita Shelios taldeak eskaitzen duena. Tenerifetik egingo dute eta konexioagure orduko 8h15tan izango da (7h15 UT). Totalidadea 25 minutu beranduago hasiko da, 8h40tan (7h40 UT).Oso toki bitxia aukeratu dute transmisiorako, eklipsearen unean Teidearen itzala Ilargiaruntz proiektatuko delako. Hori Ilargi betea dagoenean Eguzkia Ilargiaren kontrako aldetik ateratzen delako gertatzen da. Eta Ilargia sartzen denean, Eguzkia ateratzen da. Teorian ezin dira Ilargi betea eta Eguzkia batera ikusi, baina aukeratutako tokiaren altuera eta atmosferaren errefrakzioak posible egiten du. Hau da ikusiko dena.

Infromazio gehiago: eclipsesolar.es. Uztailaren 11kako eguzki eklipsearen erretransmizioa ikusteko aukera izan genuen. Paskuako irlatikizan zen eta primeranjarraitu izan ahalgenuen. Hala ere, eklipsea futbolekomundialarekin bat etorri zen eta, hori dela eta, jende gutxiago egongo zen konektatuta. Hiru friki egongo ginen momentu horretan mundialari baino eklipseari arreta gehiago ipintzen. Baina tira, ziur oraingoan ere, eguraldiak laguntzen badu, dena ondo joango dela.
Hemen zuzeneko transmisioa: Eclipse Lunar Directo.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



diciembre 2010
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031