Gaur gauean da azkeneko urte hauetan ematen ari den izar euri ikusgarrienetarikoa, Geminidak. Orain dela urte bete esan genuen bezala, berezia da euri hau, asteroide batekin loturik dagoelako, 3200 Phaethon, eta ez kometa batekin, gainontzeko euriak bezala.
Gora doa izar euri honen aktibitatea, azken urte hauetan Lurra material gehiago dagoen tokitik pasatzen ari delako. Urteak aurrera joan ahala gutxitzen joango da berriz, baina momentu ona aprobetxatu egin behar bitartean.
Lurrak aurkitzen duen materiala ohikoa baino handiagoa denez, normalean baino bolido gehiago ikusten dira. Eta motelagoak dira, egokiagoak, beraz ikusteko edota argazkiak ateratzeko. Horren ordez ez dute estelarik uzten. Baina tira, dena ere ezin ona izan.
Abenduaren 14an 11h00 UTtan aurreikusten dute maximoa, hau da, bihar eguerdian. Guretzat, beraz bihar goizean, egunsentia aurretik izango da momenturik aproposena. Ez da Ilargirik izango eta radiantea nahiko goian izango dugu.
Iturria: SOMYCE
Astebukaeran aktibitatea ez da oso altua izan, 20 eta 30en arteko THZrekin, baina gotantz joango dela diote adituek, 120raino, aurreikuspenak betetzen badira.
Iturria: SOMYCE
Esan dugun bezala Geminin dago radiantea, Castorretik nahiko gertu gaur. Hemen irudia.
Nora begiratu edota nora bideratu gure argazki kamera? Ba, printzipioz, radiantera ez, beste edozein lekutara. Horrela egongo da Orion goizeko 6rak aldera.Mendebaldean eta ia sartzen.
Ez dakit eguraldiak lagunduko duen baina, iazko showa kontutan izanda, mereziko du.
Iturri nagusia: SOMYCE