Dokumental lotsagarria, atzo "La 2"en | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Dokumental lotsagarria, atzo “La 2″en

Kanal kultural bezala saltzen ohi digute la 2 katea. Zerbitzu publiko bezala. Kultura kontsumitzea gustuko dut, baina ezin ditut, normalean, kate horren menu aspergarriak tragau.

Atzo ¿Y tú que sabes? “dokumentala” jarri ziguten, prime timen. Eskerrak La 2en audientzia %2koa dela. 2004an egindakoa da, nahiz eta gero, arrakasta dela eta, beste bertsio luzeagoren bat egin. Bigarren hau bota ziguten atzokoan. Ez genuen dokumentalaren amaiera besterik ikusi, baina, sarean dagonenez, interneten ikusi dugu. Ez dugu atzoko bertsioan ikusi (bi ordu ingurukoa), lehenengo bertsioa baizik. Amaierarik gabeko 50 minutu. Nahikoa. Hemen duzue.

12. minutuan, hasiera aspergarri baten ondoren, hau esaten dute:

¿Cuando los barcos de Colón se acercaban a las islas del Caribe,los indios, los indígenas americanos no los veían. Los barcos eran tan distinto de todo lo que habían visto, que no eran capaces de verlos…

…Esto de debió a que en su cerebro no había ningún conocimiento ni ninguna experiencia de la existencia de las carabelas. Por tanto el chamán comienza a notar ondulaciones en el mar pero no ve ningún barco. Y empieza a preguntarse qué es lo que las provoca. Va todos los días a la playa y mira y mira. Y, al cabo de un tiempo, es capaz de ver los barcos. Y una vez los ha visto, cuenta a todo el mundo que en el mar hay barcos. Y, como todo el mundo confía en el y le cree, todos empiezan a verlos también

Tontakeri batzuk esan dira fisika kuantikoaren izenean, baina marka guztiak hausten ditu honek. Marlee Matlinek eramaten du, nolabait, dokumentala. Zuzenean joan da tipa hau desatsegin ditudan pertsonaien zerrenda beltzera.

Kostata, baina osorik ikusi dugu dokumentala. Eskerrak Niels Borhrrek, kuantikaren Copenhagueko interpretazioaren aita, tontakeri guzti hauen aitzaki,ezin duela burua altxatu. Argi ibili, bestela, gauza honetan parte hartzen duten tituludun fisikari guztiak!

Tira, hor duzue dokumental deitzen dioten gauza hori. Ez duzue ezer interesgarririk galduko ikusten ez baduzue. Tontakerian, bata bestearen atzetik.

Ez dut ulertzen kate publiko batek nola programatzen duen hau. Hau ahal da herentzat kultura?

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



diciembre 2010
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031