Aukera berri bat Artizarra egunez ikusteko | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Aukera berri bat Artizarra egunez ikusteko

Elur tenporala gainean dugula txiste bat ematen du proposamen honek, baina baliteke eguraldi trakets honek ez duen barealdiren bat momentu egokienean.

Artizarra (Venus), egunsentiko izarra da egun hauetan. Agian ikusi duzue egun hauetan, benetan deigarria delako bere distira dela eta. Eguzkia irtetzen den horizonte aldean dabil. Ilargia inguruan dabil aste honetan eta horrek lagunguko digu gure bilaketan.

Hau izango da bien arteko posizio erlatiboa bihar, osteguna, abenduaren 2a, Bergaratik (Gipuzkoa) ikusita eta eguerdiko ordubiak aldera. Ilargia sartzen egongo da eta Artizarra bere bertikalaren gainean, 7ºtara. Gogoratu eskuarekin ete neurtu ahal ditugula distantzia angeluar hauek.

Horrela aurkituko ditugu.

Beste momenturen batean ikustea nahi badugu edota beste tokiren batetik, begiratu posizioa Stellariumean. Ilargia eta Artizarraren fasea antzekoa izango da. Gogoratu laguntza optiko txiki batekin erraza dela Artizarraren fasea ikustea. Zorte on.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



diciembre 2010
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031