Gaur izango da perseidek aktibitate máximoa. Iluntzen duen momentutik posible izangop bada perseiden bat ikustea, izar euri honen maximoa 1:30 eta 4:00ak artean gertatuko da, aurreikuspenen arabera. Behaketa zenbat eta beranduago egin, posibilidade gehiago perseidak ikusteko, Perseoko konstelazioa (hortik datoz, itxuraz, meteoroak) gorago egongo delako.
Bi bitxikeri loratuko dute gau berezi hau. Ilunabarrean hiru planeten konjuntzioa. Ilargia egun hauetan Artizarra (Venus), Saturno eta Marte, dantzan ari diren ingurura gerturatuko da. Jarriko ditugu dantza hone irudiak datozen egunetan. Posizioa irudian ikus dezakezuena izango da. Gaua amaitzear dagoenean, goizeko 5tak aldera, argi distiratsu batek gurutzatuko du zerua. ISSa izango da. Zorte on guztiei!!