Hayabusa zunda Lurrera itzuli da | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Hayabusa zunda Lurrera itzuli da

Japoniako espazioko agentziak bidalitako Hayabusa zunda Lurrera itzuli zen atzokoan.

Luze joan da misioa, 2003an abiatu bait zen zunda Itokawa asteroiderantz han jasotako aztarnak Lurrera ekartzeko misioarekin. Nereus asteroidea zen jatorrizko helbidea, baina jaurtiketa atzeraketak, helburu aldaketa ekarri zuen.

2005ean heldu zen Hayabusa Itokawara asteroidearen topografiaren azterketa benetan interesgarria eginez. Ateratako irudiekin muntatutako sekuentzia honetan, oso ondo ikusi daiteke asteroidearen errotazioa. Kuriosoa da nola duen harri desproportzionatu bat bere azalean. Hasieran (eskerrean) eta bukaeran (eskuinean) ikusten da.

Minerva izeneko ingenio bat jetzi zen zundatik asteroidera eta, harek jasotako aztarnekin itzuli zen atzo Hayabusa Lurrera.

Hemen duzue, azkenik, itzuleraren bideoa. Argitxo bat doa Hayabusaren aurretik. Minerva modulua da, berak bakarrik bai zituen atmosferara sartzerakoan marruskaduragatik sortzen den berotasunaren aurkako babesa (ezkutu termikoa). Hayabusa bera desegin egiten da, beroaren eraginez.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Eurekara jo.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



junio 2010
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930