Egun hauetan begi bistaz hiru planeta ikusteko aukera izango dugu, ilunabarrean. Eta lerrokatutik, gainera. Itxurazko lerroa izango da, Lurretik ikusita.
Neave planetarium, dohaineko online planetarioarekin eginiko irudia.
Begiratu dezagun, hasteko, mendebaldera. Han izango dugu Artizarraren argi distiratsua. Eta, bere eskiunean beste bi izar, nahiko distiratsu, Geminiko Pollux eta Castor. Hemen hitzegin genuen hauetaz Gaueko zerua begi bistaz III.
Eskerrerago, apur bat gora beste bi izartxokin egingo dugu topo: Marte eta Regulus, Leoko izarrik distiratsuena. Erraz jakingo dugu zein den Marte, bere kolore laranja antzekoagatik. El beso en la Lunan dituzue egun hauetako argazki bat eta timelapsea. Planetak apur bat mugituta aurkituko dituzue, baina gutxi gora behera hortik ibiliko dira.
Artizarratik Martera eraman gaituen lerroan jarraitzen badugu, Saturno aurkituko dugu. Artizarrak eta Saturnok osatzen duten zuzenkiaren erdigunean dago (gutxi gora behera) Marte.
Eta, teleskopiorik baduzue, beti da polita Artizarraren fasea ikustea edota Saturnoren eraztunaz gozatzea. Marte, zoritxarrez, planeta konplikatua da eta oposizio ona duenean besterik ez ditu detaile aipagarriak erakusten. Eta ez da kasua.