Urano, 2013ko urriaren 7an | Kreditua: Damian Peach
Noizean behin etortzen da Damian Peach planetaren baten irdi ikaragarri batekin. Ez sinesteko modukoak dira Jupiter eta Saturnoren argazkiak. Uranokin dator oraingoan. Bere hitzak erabiliz, inoiz lortu duen Uranoren irudirik onena da.
Nola lortu du erresoluzio ikaragarri hau? Ingeleraz de-rotation (derrotazioa) deitzen den teknika berriarekin. Gaur egungo astroargazkilaritzan bideoak grabatu eta, programa informatikoen bidez, fotograma onenak batuz egiten da lan. Bain horrek muga bat du. Bideoak ezin dira oso luzeak izan, bestela planetarren errotazio mugimendua nabaritu egiten da eta fotoramak ezin dira batu.
Orain WinJupos bezalako programekin eta derrotazio teknika erabiliz, bideo luzeagoak grabatu daitezke, programa hauek errotazioa kontutan izan eta fotogramak batu egiten dituztelako. Ertzak sufritzen dituzte, definizioa galduz, baina Damian Peach-en jatorrizko bideoak, adibidez, 33 minutu zituen.
Amaitzeko, hile honetako Peach-en beste irudi bat. Urriaren 5ekoa da. Io ezkerrean eta Europa eskuinean.
Jupiter, 2013ko urriaren 5ean | Kreditua: Damian Peach