Urano by Damian Peach. Derrotazioaren teknika | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Urano by Damian Peach. Derrotazioaren teknika

Urano, 2013ko urriaren 7an | Kreditua: Damian Peach

Noizean behin etortzen da Damian Peach planetaren baten irdi ikaragarri batekin. Ez sinesteko modukoak dira Jupiter eta Saturnoren argazkiak. Uranokin dator oraingoan. Bere hitzak erabiliz, inoiz lortu duen Uranoren irudirik onena da.

Nola lortu du erresoluzio ikaragarri hau? Ingeleraz  de-rotation (derrotazioa) deitzen den teknika berriarekin. Gaur egungo astroargazkilaritzan bideoak grabatu eta, programa informatikoen bidez, fotograma onenak batuz egiten da lan. Bain horrek muga bat du. Bideoak ezin dira oso luzeak izan, bestela planetarren errotazio mugimendua nabaritu egiten da eta fotoramak ezin dira batu.

Orain WinJupos bezalako programekin eta derrotazio teknika erabiliz, bideo luzeagoak grabatu daitezke, programa hauek errotazioa kontutan izan eta fotogramak batu egiten dituztelako. Ertzak sufritzen dituzte, definizioa galduz, baina Damian Peach-en jatorrizko bideoak, adibidez, 33 minutu zituen. 

Amaitzeko, hile honetako Peach-en beste irudi bat. Urriaren 5ekoa da. Io ezkerrean eta Europa eskuinean.

Jupiter, 2013ko urriaren 5ean | Kreditua: Damian Peach

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2013
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031