C/2012 S1 (ISON), University of Arizonak Mount Lemmonen duen 0.8m-ko teleskopiotik, EEUU, 2013 ko urriaren 8an| Kreditua: Adam Block/UA SkyCenter
Baliteke aurreko artikuluak ( ISON kometak geroz eta itxura eskasagoa du) dezepzio bat izatea zuendako batzurentzat. Ramón Naves-ek dio bere ustez eta perihelio aurretik apurtzen ez bada, ISON kometa 2.magnituderaino besterik ez duela lortuko eta 6. magnitudean izango dela Eguzkitik hurruntzen hasten denean. Hau horrela bada, kometa arrunt bat gehiago izango da.
Kontutan eduki behareko iritzia da Ramónena, baina ezin ukatu ez dagoela erabateko adostasuna adituen artean. Badaki José J. Chambók ere zertaz hitzegiten duen. Eta bere aurreikuspena apur bat desberdina da. Sección de Cometas de la LIADAtik jasotako datuetan oinarrituta aurreikuspen hau egin du, 2013ko urriaren 10ean:
Benetan egokia da aurreikuspena aurkezteko era hau. Goialdean, kometak eguzkiarekiko duen distantzia angeluarra. Eta koloreek zeruaren argitasuna adierazten du. Zenbat eta argiago, ikusteko okerrago. Ilargi fasea ere, hor dago, adierazita
José-k uste du C/2012 S1 (ISON) kometak -6ko magnitudea lortuko duela perihelioan (azaroaren 28-29). Distiratsua, oso, baina hasierako aurreikuspenetik oso urruti (-12 ere entzun zen). Zoritxarrez Eguzkitik 1º-ra izango da kometa momentu horretan -estimaziorako, kontutan izan Eguzkia 0,5º-kin ikusten dugula- eta ikustezina izango da. maximo hau oso zorrotza izango da eta ikusten hasi orduko 4. magnitudera jeitsita egongo da. Kometa arrunta, kasu honetan ere.
baina José J. Chambók, Ramón Naves-ek bezala, sorpresarako tartea usten du. Badago posibilidadea kometak aurreikuspen hauek apurtzeko eta zerbait berezia erakusteko. Inolaz ere, hori bai, hasiera batean esan zutena.
Jarraituko dugun kometa da, edozein kasutan. Eta interneten bidez azken berriak jarraitzeko era onena José-ren Cometografía orriaren bidez da. Atal berezia du hor ISON-ek: C/2012 S1 (ISON).
Amaitzeko, gauza bat azpimarratzea nahiko genuke. Kometaren irudi ederrak ikusten dira sarean. Baina adi horiekin, teleskopio izugarriekin hartu direlako. Artiulua abalten duen argazkiaren kasuan, 0,8 m -ko teleskopioarekin. Kometak duen tamainaz ohartzeko, hemen duzue beste argazki hau. Marteren ondoan. Izar distiratsu bat bezala ikusten da Marte begibistaz. Ba pentsa nolako txikia den kometa horren aldean. Oraingoz.
C/2012 S1 (ISON) eta Marte, 2013ko urriaren 8an | Egilea: Alan Dyer