Chris Hadfield astronauta, lurrean da >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Chris Hadfield astronauta, lurrean da

ISSan lan bikaina egin ondoren, lurrean da, berriz ere Chris Hadfield astronauta. Hemen itzulera. Pazientzia, hasieran kalidade txarra duelako bideoak. Amaiera emateko, David Bowieren Space Oddity abestiaren bertsio hau grabatu zuen. Amaiera ikusgarria. Space Oddity, gaztelaniazko azpitituluekin.

Esteban Esteban eta bere eguzki erloju ikusgarriak

Durangoko Astronomia Gelako Esteban Estebanek berak asmatu eta eginiko eguzki erlojuen inguruan hitzegten digu oraingoan. Benetan ikusgarriak. Ahal baduzue, bisitatu gela. Merezi du.

Jupiter, Artizarra eta Merkurioren konjuntzioa, argazkitan

2013ko maiatzaren 26an | Egilea: Thierry Legault Mont Saint Michel, Normandy, France Ez dugu eguraldia oso lagun izan, baina hor ditugu, sarean, astebukaera honetan zehar ikusgai izan dugun konjuntzioaren argazkiak. Thierry Legault ezaguna ere animatu da oraingoan eta berea da sarrera honen buruan duzuen argazki ederra: hiru planetak , Mont Saint Micheletik. Igandean egon dira, gertuen, hiru planetak. Hemen […]

Planeten dantza, astebukaera honetan zehar

Iturria: http://stardate.org Eguraldia lagun badugu, planeten dantza ikusiko dugu astebukaera honetako ilunabarretan. Jupiter, Artizarra (Venus) eta Merkurio mendebandeko horizontean elkartuko dira ilunabarreab. Oso nabaria izango da, erreferentziei esker, Merkurioren mugimendua egunetik egunera. Planetak ikusi ahal izateko, mendebaldeko horizontea ahalik eta garbien izan behar dugu. Iluntzen hasi ahala komeni da aukeratutako behatokian egotea. Ikusiko dugun lehenengo planeta […]

Eguzki ateratze ikusgarria, eraztun eklipsean

Sei hilabetetik behin eguzki eklipsea ikusteko baldintza aproposak ematen dira. Aurreko astean izan zen azkena. Eraztun itxurazko eklipsea izan zen oraingoan, Ilargia normalean baino urrutiago zegoelako. Hemen eklipsearen mapa. Ez dakigu nork grabatu duen timelapse hau. Hao Jia bezala sinatzen du. Erakusten duena ikusita Australiatik grabatutakoa dela garbi dago, handik ikusi bai zen eguzki irteera berezi hau.

Ikusi al duzue inoiz Artizarraren gerrikoa?

Ziur batek baino gehiagok inoiz ikusi duela, zer den jakin gabe. Ilunabarrean ikustea da ohikoa, egunsentian ere berdin berdin agertu arren. Eguzkiaren kontrako aldean ikusten den zonalde iluna da. Ekialdera eguzki sarreren eta mendabaldera sorreran. Zonalde hori horizonte inguruan egoten de eta beste banda larrosa izaten du gainetik. Hori da Artizarraren gerrikoa. Ez dugu Artizarra […]

Esteban Esteban eta Ilargiaren inguruko mitoak

Ba al du Ilargiak eraginik gugan? Uste asko horren inguruan. Durangoko Astronomia Gelako Esteban Esteban, hauetako asko desmotatzen ditu momentu batean. ETBko Eguraldian..

Planet Chronos (Dubai Timelapse). Zoragarria edo nazkagarria?

2014an estreinatuko den timelapse aurrerapena. Dubai eta bere arkitektura ikusgarria gai bezala. Zoragarria. Eta nazkagarria, aldi berean. Hau da nahi dugun etorkizuna? Zeruan izarrik ez eta energia barra-barra kontsumituz? Planet Chronos (Dubai Timelapse) – Trailer from Sebastian Opitz on Vimeo.

Bilatu

Entradas recientes

mayo 2013
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031