Ba al du Ilargiak eraginik gugan? Uste asko horren inguruan. Durangoko Astronomia Gelako Esteban Esteban, hauetako asko desmotatzen ditu momentu batean. ETBko Eguraldian..
2014an estreinatuko den timelapse aurrerapena. Dubai eta bere arkitektura ikusgarria gai bezala. Zoragarria. Eta nazkagarria, aldi berean. Hau da nahi dugun etorkizuna? Zeruan izarrik ez eta energia barra-barra kontsumituz? Planet Chronos (Dubai Timelapse) – Trailer from Sebastian Opitz on Vimeo.
Ipar Hemisferioa, 2013ko maiatza Fernando Beltránek La costa de las estrellas youtubeko bere kanalerako eginiko bideoa hilabete honetan ikusgai duguna erakusten duena. Hego Hemisferioa, 2013ko maiatza Fernando Beltránek La costa de las estrellas youtubeko bere kanalerako eginiko bideoa hilabete honetan Hego Hemisferiotik ikusgai duguna erakusten duena. Ipar Hemisferioan bizi bazara ere, ikusi, merezi du eta. Azkenik […]
Elektrizitatearen historia BBCaren hiru dokumentaletan. Erosoago ikusi ahal izateko, keepvid erabili dezakezue. Denak ikusteko denborarik ez baduzue, ikusi gutxienez bigarrena 25. minututik aurrera. Edison eta Teslaren arteko borroka azaltzen da bertan. Kontatu daiteke lehia hau hobeto, baina ondo dago horri buruz ezer ez dakienentzat