C/2011 L4 Panstarrs Usuahian, 2013 otsailaren 27an. Egilea: Victor Bibé Victor Bibé argentinarrak argazki ederrak argitaratu berri ditu C/2011 L4 Panstarrs kometa paisai eder batean. Kometa hau datorren astebukaera aldera izango dugu ikusgai. Aukera paregabea argazki ederrak ateratzeko geuk ere. 2.6 magnitudean dago, iturri batzuren arabera, kometa, begibistaz ikusteko moduan, beraz. Enzo De Bernardinik beste argazki hau […]
Blue Marble (Kanika urdina) Lurraren argazki famatua da, Apollo 17ko tripulazioak 1972ko abenduaren 7an Lurretik 45.000 kilometrotara ateratakoa. 2012an NASAk izen hori aukeratu zuen Lur osoa, lainorik gabe, inoiz argitaratu den erresoluzio honenarekin kaleratzeko. Google mapsen interfaza erabiliz, gaueko bertsio bat argitaratu berri dute, munduan zehar dagoen argi kutsadura ikusteko. Leku ona da zurea zerua behatzeko? Lurreko mapa gauez […]
Damian Peach maisuak Chipretik 2012ko abenduan ateratako argazkiekin Jupiterren animazio hau argitaratu berri du. Bikaina, benetan, Damianek egiten dituen gauza guztiak bezala.
Cometa C/2011L4 (PanSTARRS). Egilea: Petr Pazour dZelanda Berritik 2013ko otsailaren 23an Adi datorren astetik aurrera C/2011L4 (PanSTARRS) kometarekin. Ez da hasieran uste zen bezain distiratsua izango, baina nahiko polita izango da begibistaz edo argazkietan. Post hau zabaltzen duen argazkia horren adibide. Ikustea ari dira, dagoeneko, Hego Hemisferiotik. Horrela kontatzen du Sur Astronómicoko Enzo De Bernardinik: “…acabo de observar al cometa […]