Horrela ikusiko dugu C/2011 L4 PanStarrs kometa >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Horrela ikusiko dugu C/2011 L4 PanStarrs kometa

Osorio, Rio Grande do Sul, (Brazil), 2013ko martxoaren 7an | Kreditoa: Fabio Dornelles Heldu da gure momentua. Atzotik bistan da C/2011 L4 PanStarrs kometa. .A Coruñako  Agrupación Íoko Oscar Blancok bideo hau argitaratu du kometa nola ikusiko dugun azaltzen duena. Galiziarako da, baina Euskal Herrirako ere balio du. Ia ilun dagoenean kometak izango duen posizioa adierazten digu. Baina […]

C/2011 L4 Panstarrs kometa, bideoan

Terry Lovejoyk  C/2011 L4 Panstarrs martxoaren 6an eginiko kometaren timelapsea argitaratu berri du. 129 fotograma 4 segundoko esposizioarekin ISO400ra. Australiatik. l4 mar6 from Terry Lovejoy on Vimeo.

C/2011 L4 Panstarrs kometa, argazkitan (ll)

CSIRO Parkes Radio Observatory,  New South Wales, (Australia), 2013ko martxoaren 5ean | Egilea: John Sarkissian C/2011 L4 Panstarrs  kometak argazki ederrak eskaintzen jarraitzen du Hego Hemisferiotik. Datorren astetik aurrera izango dugu ikusgai hemendik. e Hemisferio Norte. Momentuz, ikusi dute Mexikotik, 20ºN latitudean, 6000 oinetara Sky&Telescopen irakurri al dugun bezala. Hemen kometa honen argazkien bigarren bilduma. Hurrengo batean, hemendik […]

Nola aurresan Iridium sateliteen distirak gure kokagunetik

Ilunabarra Donostian, Iridium flasharekin| Egilea: Jon Teus Telefono mugikorrentzan sortutako satelite taldea dira Iridium-ak. Bereziak dira, oso flash fokalizatuak jaurtitzen dituztelako. Irudia ikusiz ulertuko duzue zergatia. Hain fokalizatuta daude, herri batean distira izugarria ikusten dela eta ondokoan berriz, txikia. Nola aurresan distira hauek zure kokagunetik? Oso erraz.  Heavens-Above erabiliko dugu horretarako. Hemen duzue jarrai bidea […]

Iridium bi sateliteren distira, Pepa eta Jesus-en eskutik

Iridium sateliteen distira bikoitza Orionen | Egilea: Jesus&Pepa * Ez badakizu Iridium sateliteen distirak aurresaten,bihar azalduko dugu nola Pepa eta Jesús, Tiempo de estrellas, afizio handiko astronomia zale bikotea da. Eta afizio horrek saria izan du. Bere etxetik 15 kmtara joan ziren otsaila erdialdera -8 magnitudeko Iridium satelite baten distira izugarria ikustera. 1 minutuko espozizioa zuen argazkiak, […]

C/2011 L4 Panstarrs kometa, argazkitan (l)

Melbourne (Australia), 2013ko martxoaren 3an. Egilea: Carl Gruber Geroz eta gutxiago falta da C/2011 L4 Panstarrs kometa geuk ere bistan izateko. Geroz eta iparralderago ikusten ari da. Astebukaera aldera ikusiko da Euskal Herritik, baina sareak aukera bikaina eskaintzen du kometaren jarraipena egunetik egunera egiteko. Gure momentua heldu arte, hemen duzue Hego Hemisferiotik ikusten ari direna, argazkietan. […]

2013ko martxoko zerua

Ipar Hemisferioa, 2013ko martxoa Fernando Beltránek La costa de las estrellas youtubeko bere kanalerako eginiko bideoa hilabete honetan ikusgai duguna erakusten duena. Hego Hemisferioa, 2013ko martxoa Fernando Beltránek La costa de las estrellas youtubeko bere kanalerako eginiko bideoa hilabete honetan Hego Hemisferiotik ikusgai duguna erakusten duena. Ipar Hemisferioan bizi bazara ere, ikusi, merezi du eta. Azkenik Ipar Hemisferiorako bideoa, […]

SPACE DIVE, el salto del siglo: Felix Baumgartnerren abenturaren atzeko historia

2012ko urriaren 14a. Mundu osoko telebistak Felix Baumgartnerrek egin behar duen saltoari begira daude. Gauza erraza izan zela pentsatu al dugu, arriskurik gabea. Saltoaren historia osoa azaltzen du dokumental honek. 4 urtez luzatu zen abentura, momentu kritikoak, arriskutsuak, tentsio handikoak,… Merezi du ikustea. Komodidade gehiagorekin telebistan edo ikustea nahi baduzue: http://keepvid.com/ youtuben ikusi HDn eta pantaila osora.

Bilatu

Entradas recientes

marzo 2013
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031