C/2011 L4 PanStarrs, 2013ko martxoaren 11n, Pico de las Nieves, Gran Canaria (España) | Kreditoa: Francisco A. Rodriguez C/2011 L4 PanStarrs kometa 0 magnitudean dago momentu honetan, uste baino distiratsuagoa. Periheliotik pasa berri da kometa eta horrek esan nahi du, sorpresa ezean, distira galtzen joango dela, apurka, apurka. Ea datozen egunetan izango dugun eguraldi txarrak astebukaera aldera […]
Stellariumen azkeneko bertsioek, dohaineko erabilerako planetarioa , objektu berriak sartzeko aukera dute. MPC (Minor Planet Center)ko datuak hartzen ditu, horretarako, interneten bidez. Horrela jakin ahalko dugu, adibidez, noiz eta non ikusi C/2011 L4 Panstarrs kometa egun hauetan Jesus eta Pepa, blog honetan sarri agertzen direnak, bideo honetan azaltzen dute nola egin. Benetan erraza. HDn ikusi, […]