Mpemba efektu bezala azaltzen da sarean, baina ez dakit ziur horrela den. Mpemba efektua ur berua ur hotza baino azkarrago izozten dela da. Horrelako zerbait gertatzen da gaurko bideo hauetan. Bat batean ura lurrundu egiten dela badirudi ere, ez da horrela. Kea da gehiago, ur kristal txikiak sortzen bai dira eta. Hor kanpoan -20º dituzunean, […]
Detrás de la ciencia, The magic of science jatorrizko bertsioan, Discovery Maxen emititzen ari diren serie bikaina da. Magia zientziaren bidez nola egin erakusten du. Hemen dituzue orainarte emititutako bideoak Gordetzea nahi izanez gero: http://keepvid.com/
Edozein egunetan Heavens-Aboven begiratzen badugu (bukaeran azaltzen dugu nola) satelite mordoa ikusten direla gauera ikusiko duzue. Gahien jarraitzen direnak, nola ez, ISS, Tiangong 1, Hubble espazioko teleskopioa eta Iridium sateliteen distirak. Orain dela hilabete inguru, beste bat, nahiko bitxia, aurkitu genuen: ADEOS II. Etxera gindoazela, satelite arfifial bat ikusi genuen zeruan. Baina ezberdina, distiratu egiten bai zuen. Ibilbidea […]
Atzo zen egunik onena baina gaur ere posible da Merkurio eta Marte ilunabarreab horizontetik gertu batera ikustea. Horizontea zenbat eta lauaua izan, hobe. Astro distiratsu bat ikusiko dugu. Merkurio. Eta apur bat beherago, beste bat, nahiko ahula. Marte. GARAn argitaratuko duten elkarrizketa egin zidaten aurrekoan. Grazia egin zidan elkarrizketaren zirriborroan gazetariak zenbat aldiz aipatzen nuen […]
Denetarik igo dute, dagoeneko, estratosferara globoan. Hitzegin genuen horretaz hemen: Objektuak espaziora, globoan. Hello Kitty eta Rafa Nadalen raketa falta ziren. Rafa Nadalen raketa, bertsio laburrean. Rafa Nadalen raketa, bertsio luzea. Hello Kitty Informazio gehiago: scientificamerican
Ipar hemisferioa, 2013ko otsaila Fernando Beltránek La costa de las estrellas youtubeko bere kanalerako eginiko bideoa. Hego hemisferioa, 2013ko otsaila Fernando Beltránek La costa de las estrellas youtubeko bere kanalerako eginiko bideoa.
LMugitu egiten dira planetak. Eta datozen astetan hori konprobatzeko aukera ezin hobeagoa dugu. Oso erraza da. Jupiter zeruan aurkitzea da aurreneko gauza. Erraza da,Tauron bai dago, zezenaren burua osatzen duen V formatik gertu. Errazagoa oraindik. Zeruan duzuen astrorik distiratsuena da Jupiter gau hauetan. Horrela dago: Gogoratu ingurunea: Argazkietan nabaria denez, Jupiter mugitu egin da batetik […]
Mendiz inguratuta dago Wellington (Zelanda Berria). Mount Victoria da horietako bat eta ohikoa da bertan dagoen behatokian jendea ikustea. Luze ibili da Mark Gee sekuentzia honen atzetik. Ilargi betean izan behar du eta toki aproposa bilatu behar da, 2 kilometrotara dagoena, kasu honetan. 8 minutuko grabazioa izan zen. Hasierako minutuak dira hemen ikusten direnak. Canon 1D MkIV eta Canon […]