Bikaina Michael Schaeferrek National Geographic-en The Man Who Can Fly. proiektuarentzat egin duen bideo hau. Yosemiteko parkeko Cathedral Peak (California)en grabaturikoa, Dean Potter da ekilibrista eta sekuentzia Canon 800mm arekin egin dute kilometro bat eta erdiko distantzia batetik. Moonwalk from Bryan Smith on Vimeo.
Irudia: Bob King E baduzue zerua ezagutzen, aukera paregabea duzue abenduan Jupiter eta Ilargiaren arteko konjuntzioa ikusi bazenuten. Zeruko inguru berean dabil Jupiter. Eta abiapuntu bikaina da orain inguruan dauzkan konstekazioak ikasteko. 2012ko abuztuaren 20koa da artikulua hau zabzltzen duen Bob King-en argazkia (Astrobob). Ez dago Jupiter orain hor ikusten duzuen tokian, baina bai inguruan. […]
Landscapes serieko Dustin Farrellen hirugarren eta, momentuz, azkeneko lana. Dustin-ek vimeo dioenez, timelapseseak egiten jarraitzeko asmoa du, baina beste erritmo batera eta ez hain handiak. Bikaina agur esateko egin duen lana. Gustokoa baduzue, hemen dituzue bere aurreko lanak: Landscapes: Volume One eta Landscapes: Volume Two Landscapes: Volume 3 from Dustin Farrell on Vimeo.
Sarri galdetzen diot hori nire buruari. Auroren bideo ikusgarriak daude sarean. Baina azeleratuta daude eta argazkiak dira (giza begiak baino gehiago “ikusten” du kamerak beti). Fernando Cabrerizoren bideoak duen gauza onenetarikoa zera da: nahiko motel doala (x30) eta aurorak benetan nolakoak diren ikusteko balio digu. Eskunean duzue erlojua denbora osoan. Denbora errealeko 5 ordu, 10 […]
Errege bezpera da bihar, eta opari honekin gatoz gaurkoan. 2011ko abenduan, Brian Coxek hitzaldi bikain bat eman zuen Londreseko Royal Institutionean. BBCk eman zuen, gero hitzaldia. Fisika modernoari buruz hitzegin zuen, era entretenigarri batean. Ez baduzue ikusi, oso gomendagarria da ikustea. Ingelesez, azpitituluekin dator, itzulpena kaskar xamarra izan arren. Bi eratara ikus dezakezue: Osorik: Edo […]
2012ko timelapse onenetarikoa. xatakafoton ikusi dugu. Informazio gehiago: ‘Epochs’, tal vez, uno de los mejores timelapse del 2012 Epochs from Sean Goebel on Vimeo.
2009an argitaratutako artikulu hau errekuperatzen dugu gaurkoan. Ulertu al duzue txistea? Ez ziurrenik, astronomiarik ez badakizue. Eta baliteke astronomia dakizuen batzuk ere honetaz inoiz pentsatu ez izana aurretik. Gauza da erabiltzen dugun egutegia astronomiatik etorri arren, urteari hasiera emateko eguna guztiz arbitrarioa dela. Ikus dezagun zergatik. Zenbait puntu berezi daude Lurraren Eguzkiaren inguruko orbitan. Hasierako […]
Ipar Hemisferioa, 2013ko urtarrila Urtarrilean Ipar Hemisferiotik ikusiko dugun zerua Fernando Beltránek youtubeko bere kanalerako eginiko bideoan Hego Hemisferioa, 2013ko urtarrila Urtarrilean Hego Hemisferiotik ikusiko dugun zerua Fernando Beltránek youtubeko bere kanalerako eginiko bideoan