Euskal Herritik garai honetan ikusi dezakegun zeruarekin jarraituz, Orion erraldoiaren bi izar distiratsuekin jarraitzea nahiko genuke: Rigel eta Betelgeuse. Benetan handiak dira bi izar hauek. Ikusi bestela Astroboben irudi hau. Horrela ikusiko genuke Rigel gure eguzkia dagoen tokian egongo balitz. Handiagoa da, oraindik, Betelgeuse. Dagoeneko, Betelgueuse gure izarraren tokian jarriz gero, Lurra ere bere barnean egongo litzateke. […]
Bikaina Michael Schaeferrek National Geographic-en The Man Who Can Fly. proiektuarentzat egin duen bideo hau. Yosemiteko parkeko Cathedral Peak (California)en grabaturikoa, Dean Potter da ekilibrista eta sekuentzia Canon 800mm arekin egin dute kilometro bat eta erdiko distantzia batetik. Moonwalk from Bryan Smith on Vimeo.